Mailegurako ordutegia

Mailegurako ordutegia

LMH
Astelehen eta asteartetan 10:50-11:20 eta 12:15-14:15
Ostegun eta ostiraletan 10:50-11:20
DBH
Astelehenetik ostiralera
10:05-10:25 eta 12:15-12:35

Gure liburutegiko altxor sekretoan murgildu nahi duzu  ? 

Milaka liburu zure zain.

Sar zaitez gure katalogoan eta ikusiko dituzu guztien izenburuak (euskaraz, gazteleraz, ingelesez ). Iradokizunak, iritziak, eskaerak….. onartzen dira.

LMH, DBH eta Batxilergoko liburutegiko funtsa 25.500 dokumentuk osatzen dute. Honez gain, DVDak eta CDak badira. Era berean ikastetxean hainbat aldizkariren eta egunkariren harpidedun gara.

Material guztiak informatizaturik daude ikastetxeko edozein ordenagailutatik  eta webetik dokumentuen datu basea kontsultatu ahal da.


Irakurketa eta liburuen bidez liburutegiak espazioan eta denboran zehar bidaiatzeko aukera emango dizu, hau da, antzinako garaiak zein toki zoragarri eta ezazagunak bisitatu, gugandik oso ezberdinak diren bizitzeko erak ezagutu, urruneko zibilizazioen berri izan...


Denbora-pasa, irudimenerako eta jakingura asetzeko leku aproposa da; eta aldi berean poesia sentitzeko, antzerkia bizitzeko eta elaberriez eta kondairez gozatzeko egokia. Halaber, ikasketarako, lan, proiektu eta etxerako lanak egiteko baliabideak eskaintzen dizkizu.