Ikastolak duen funtsen zati bat liburutegian gordetzen da, gainerakoa irakasgai bakoitzari dagokion zenbait liburu, CD, bideo, zein informatikako materiala, mintegietan dago. Dena den, ikastetxeko dokumentu guztiak liburutegian daude sailkatuta eta erregistratuta.

DBH eta Batxilergoko liburutegiko funtsa 13.300 dokumentuk osatzen dute. Honez gain, bideoak eta CDak badira. Era berean ikastetxean hainbat aldizkariren eta egunkariren harpidedun gara.

Material guztiak jada informatizaturik daude ikastetxeko edozein ordenagailutatik  eta webetik dokumentuen datu basea kontsultatu ahal da.