Ekonomia Batzordea

ZEREGINAK
Ekonomia-batzordeak zeregin hauek beteko ditu:


a)Ikastolaren urteko kudeaketa ekonomikorako planaren egitasmoa eta dagokion aurrekontua gainbegiratzea, Eskola Kontseiluak onartzeko.
b)Ikastolaren urteko balantzea gainbegiratzea, Eskola Kontseiluak onartzeko.
c)Ikastolako idazkariaren kudeaketa ekonomiko arrunta kontrolatzea, idazkariak aldiro-aldiro aurkeztu beharreko informazioaren bidez.
d)Ikastolak instalazio eta ekipamenduari dagokienez eta ikastolaren mantentzeari eta berritzeari dagokienez dituen beharrak Eskola Kontseiluari jakinaraztea, eta ikastolaren inbentarioaren eguneratzea kontrolatzea.
e)Ikastolaren kudeaketa ekonomikorako urteko programari buruzko urteko txostena egitea, aurrekontua barne. Ikastolaren ekipamendu eta instalazioetan egin beharreko hobekuntzak ere sartu behar dira txostenean, ondoren Eskola Kontseiluak onartzeko.