Testo Liburuen Batzordea
2. Batzordearen funtzioak honako hauek dira:
a) OOGri bidaltzea Pedagogi Batzordeak prestatuko duen zerrenda, hau da, agindu honen xede diren testuliburuak eta materialak osatutakoa, zentroak maila bakoitzean erabiliko dituenenak.
b) Testuliburuak eta materialak eskuratzeko prozedura eta lekuak proposatzea.
Guraso-elkarteak hala eskatzen badu, Batzordeak euren esku utz dezake aipatutako prozeduraz arduratzea.
c) Familiei emango zaizkien testuliburuen eta materialen zerrenda gainbegiratzea.
d) Materialak erabiltzeagatik familiek egin ditzaketen ekarpenei buruzko indarreko legerian ezarritakoa betetzen dela kontrolatzea.
e) Uko egite indibidualak jasotzea.
f) Programaren helburuak betetzea, ebaluatzea eta OOGri hobekuntzak proposatzea.
g) Programako materialak babesteko eta zaintzeko, erregistratzeko eta identifikatzeko eta urtero berrikusteko prozedura zehaztea.
h) OOGk , indarreko legeria betez , programa garatzeko agintzen dion beste edozein funtzio.