Batzorde Iraunkorra

Batzorde Iraunkorra

Zereginak
Batzorde Iraunkorrak honako funtzioak eta zereginak izango ditu:


a)Eskola Kontseiluaren bileretako gai zerrenda proposatzea.
b)Ikastetxearen AFA lantzea edota aldatzea; horretarako, aurretik Klaustroak eta Gurasoen Batzarrak egindako proposamenak ezagutu behar dira, ondoren eztabaidatzeko, eta hala badagokio, Eskola Kontseiluak onar ditzan.
c)Ikastetxeko zuzendaritza taldearekin batera lan egitea, ikastetxeko plangintzaren eta urteko memoriaren zirriborroa, eskolaz kanpoko jardueren eta jarduera osagarrien plangintza eta ondorengo memoria prestatzen, eta plangintzak betetzen direla zaintzen, Eskola Kontseiluan eztabaidatu eta onar daitezen.
d)Ikastetxeko zuzendaritza taldearekin batera lan egitea kudeaketa egitasmoa prestatzen, ondoren Eskola Kontseiluan onartzeko.
e)Jangela eta eskola-umeen garraioa ondo dabiltzala zaintzea.