Segurtasun eta higiene batzordea

Segurtasun eta higiene batzordea

ZEREGINAK
Segurtasun eta Higiene Batzordeak zeregin eta eginbehar hauek izando ditu:


a)Ikastolako larrialdietarako plan orokorra lantzea, gerta daitekeen edonolako ezbeharri aurrea hartzeko, eta ikastolan egiten diren ebakuazio-simulazioen ebaluazioa eta jarraipena egitea.
b)Ikastolako azpiegituran, altzarietan eta instalazioetan estola-komunitateko edozein kiderentzat arriskutsua izan daitekeen irregulartasunik ikusiz gero, Eskola Kontseiluari jakinaraztea, dagozkion neurriak hartzeko.
c)Ikastolan erretzea baimenduta eta debekatuta dauden eremu eta guneak proposatzea Eskola Kontseiluari, honek onartzeko. Debekatuta dago leku hauetan erretzea: ikasgelak, laborategiak, gimnasioa, ekitaldi-aretoa, mintegiak, liburutegia, lantegiak eta horietan sartzeko korridoreak.
d)Azaroaren 11ko 15/1988 Legearen edukia, droga-mendetasunaren alorreko prebentzioari, laguntzari eta birgizarteratzeari buruzkoa (EHAA, 1988ko abenduaren 12koa), betetzen dela zaintzea, ikastetxeetan zuzeneko eragina duten eremuetan.
e)Eskola Kontseiluak bere zeregina betetzeko agintzen dizkion bestelako zereginak.