OOG (ORDEZKARITZA ORGANO GORENA)

OOG (ORDEZKARITZA ORGANO GORENA)

Zereginak
Ordezkaritza Organo Gorenaren zereginak Euskal Eskola Publikoaren Legeak 31.2. artikuluan finkatzen dituenak izango dira:


a)Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua (IHP), Antolamendurako eta Funtzionamendurako Araudia (AFA) eta Kudeaketa Proiektua (KP) onartzea, betetzen direla ziurtatzea eta ebaluazioa egitea, Euskal Eskola Publikoaren Legearen 28.3 artikuluan finkatutakoari jarraiki.
b)Ikastetxearen urteko plana onartzea, Euskal Eskola Publikoaren 35.2.a) artikuluan finkatutakoari kalterik eragin gabe.
c)Irakasleen prestakuntzarako eta birziklapenerako jarduera programa, eskolaz kanpoko jardueren plana eta urteko kudeaketa plana onartzea. Aldiro aldiro egin beharreko jarraipena eta ebaluazioa bere gain hartzea.
d)Ikastetxearen urteko memoria onartzea.
e)Zuzendaria aukeratzea, eta aurretik zuzendariak izendatutako kide bakarreko organoetarako gainerako proposamenak hezkuntza administrazioari jakinaraztea, izendapena egin dezan. Zuzendariaren izendapena atzera botatzeko proposatzea, horretarako arrazoirik izanez gero, edo etetea. Horretarako, Eskola Kontseiluak dagokion erabakia hartu beharko du, kideen bi hereneko gehiengoarekin.
f)Ikasleak ikastetxean onartu ala ez erabakitzea, horretarako indarrean dauden arauei jarraiki.
g)Ikasleen arteko arazoak konpontzea eta horretarako dauden zigorrak ezartzea, ikasleen eskubideen eta betebeharren araudiaren arabera.
h)Beste zenbait ikastetxerekin, kultur eta hezkuntza xedeetarako lankidetza harremanak finkatzea.
i)Ikastetxeko instalazioen eta ekipamenduaren berrikuntza sustatzea, eta instalazioak eta ekipamendua zaintzen direla kontrolatzea.
j)Ikastetxearen jarduera orokorra gainbegiratzea, administrazioari eta irakaskuntzari dagokienez (eskola egutegia, aurrekontuak…).k) Hezkuntza administrazioari ikastetxearen izendapena edo aldaketak proposatzea.
l)Eskola Kontseiluan sortzen diren hutsuneak betetzeko prozedura aukeratzea, ordezkorik ez dagoelako hutsune horiek betetzen ez direnean, kontseilua zatika berritzeko garaia iritsi arte itxoin gabe.
m)Eskola Kontseiluaren jarduera eta funtzionamendua ebaluatzea.
n)Lege horrek, beste edozein arauk eta ikastetxearen antolamendu eta funtzionamendurako araudiak ematen dion edozein eskumen.