Albaola Itsas Kultur Faktoriara bisita

  • 2020_02_13 |

Otsailaren 4 eta 5ean DBHko 1go mailako ikasleak Pasaian izan ziren San Juan baleontziaren istorioa eta nondik norakoak ezagutzen. Bertan, aspektu ezberdinak landuz, XVI. mendean Euskal Herritik Ternuara bidaiatzea zer zen irudikatu ahal izan zuten; nabegazio tresna klasikoen erabilera, itsasontzien eraikuntza eta materialeak, orduko lan egiteko erak, basoen kudeaketa,...
Bisita gidatu eta tailer praktiko baten bidez, gure historia ez hain urruna ezagutu ahal izan zuten orduko bizimodua balorean jarriz.

 

ARAGAZKIAK IKUSI