Zumezko egitura bizia Haur Hezkuntzan

  • 2020_03_02 |

Haur Hezkuntzan, gure metodologiari jarraiki, aldaketak egiten jarraitzen dugu natura gure eskolan txertatzeko. Diseinua egin ondoren, Garaion Sorgingunearen aholkularitzarekin eta zenbait familien laguntzarekin, Haur Hezkuntzako patioan zumezko egitura bizia sortu genuen. Orain udaberria iritsi arte itxaron beharko dugu gure ezkutaleku bizia hostoz nola betetzen den ikusteko.