Gorka Oriverekin solasaldia

  • 2020_12_01 |

Gaur Gorka Orive, ikastetxeko gurasoa, arabar farmazialaria, farmazian doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea ikastetxean izan dugu. DBH3ko ikasleei COVID19 gaixotasunaren inguruko azalpenak eman eta ikasleek egindako galderekin haien kezka eta zalantzak argitzen saiatu da.

Esperientzia polita izan da eta egungo egoeraren jabe izateko azalpen egokiak izan dira, plazer bat da komunitatean ditugun Gorka moduko adituen parte hartzea Ikasbidean.

Mila esker.