Baheketa masiboa

Dakizuen bezala, gaur, ostiralez, ikasle eta irakasleok baheketa masiboa egin dugu. Emaitza SMS bidez jasoko dugu mugikorrean 24 orduren buruan. Beronen arabera, bi jarrera har ditzakegu:
-Negatibo emanez gero, astelehenean ikastolara etorri eta eskola arruntak izango ditugu.
-Positibo emanez gero, berriz, zuekin jarriko dira harremanetan, eman beharreko urratsak jakinaraziz.

Gaur baheketan parte hartu duzuenez gain, bazaudete hainbat lagun aurrez etxean konfinatuta. Zuek badakizue bizitza arrunta egiten noiz hasi behar zareten. Hala dagokizuenean, ikastolara etorri beharko zarete.

Gainontzean, eskerrak ematea besterik ez dagokigu, baheketa saioa ondo atera baita denon lankidetzariesker. 

HEMEN zuzendariaren hitzak irakur ditzakezue