Baheketa

  • 2020_12_20 |

Lehenik eta behin adierazi behar dizuegu baheketarako deiaren erantzuna oso ona izan zela eta goizean zehar 419 test egin zirela. Behaketa DBHko ikasleei, ikastetxean zeuden eta nahi izan zuten batxilergoko ikasleei, irakasleei eta ikastetxeko gainerako langileei  egin zitzaien. Horien artean 8 positibo irten dira, 7 asintomatikoak.

Atzoko egunean zehar, zuek eta DBHko ikasleek helarazi zenizkiguten kezkak kontuan izanda, Arabako osasun-arduradunekin harremanetan jarri ginen  osasunari dagokionez, opor aurretik geratzen diren egunetan nola jokatu behar dugun adieraz ziezaguten.

Hauxe izan da bere gomendioa:

Nos parece una medida recomendable y adecuada que los últimos días de clase se den online a los alumnos de la ESO y no acudan a clases presenciales.

El hecho de no dar positivo en el cribado de ayer no excluye que positivicen más adelante, por lo que sería una buena medida para cortar la cadena de transmisión del virus en el centro.

Por otro lado, de cara a las familias con hijos con resultado negativo en el cribado, estos alumnos no tienen que permanecer aislados en el domicilio (a no ser que se les contacte desde el equipo gestor de casos por considerarlos como contactos estrechos), pero si es conveniente que hagan una vigilancia activa sobre la aparición de fiebre u otros síntomas compatibles con la infección por coronavirus, en cuyo caso deben contactar inmediatamente con su médico de cabecera.

Horregatik, Osasun zuzendaritzaren gomendioari jarraituz eta gure hezkuntza-komunitateko kide guztien osasuna zaintzea izanik gure lehentasuna, Ikasbideako zuzendaritzak, IGEari eta Hezkuntza Sailari kontsultatuta, astelehen eta astearterako aurreikusita zeuden eskolak aurrez- aurre EZ ematea erabaki du. Beraz, geratzen diren DBHko klaseak ONLINE emango dira.

Ikasleak, klaseak jarraitzeko,  Ikasbidearen webgunean dagoen ikaslearen txokotik sartu ahalko dira,  edo posta elektronikoaren bidez, calendar... edo irakasleekin adostutako beste komunikabide batzuk erabili ahal izango dituzte.

Eskola gehienak ematen saiatuko gara, baina kontuan izan zenbait irakaslek positibo eman dutela eta egun hauetan ez dugula inor izango ordezkatzeko.

Materiala jasotzera etorri behar baduzue, mesedez, deitu lehenago telefonoz, etortzen zaretenerako dena prestatuta izateko. Gailu digitalen beharra baduzue ere, deitu eta prestatuko dizuegu behar duzuena.

Oharra: Batxiko klaseak orain arte bezala emango dira: presentzialak eta online konfinatuta daudenentzat.


Ondo izan eta zaindu ondo oporretan! Eutsi gogor! badakigu denok batera lortuko dugula!!