AZKENIK ESTIBALIZ!!

  • 2021_01_25 |

IKASTOLAko DBH-1ko ERLIJIO ikastaldea, ilusioz zein ausardiaz beterik, hilak 21, joan den ostegunean, ALEGRÍA-DULANTZIraino trenaz joan ginen gure etxera txiringaz itzuli egin ginelarik

Euriaren begiruneaz tenperatura hotzak eta haizeak gehiago animatu gintuzte gure erronka betetzeko: IZAN ELKARREKIN ONGI IGAROZ NOLA IKASIZ.

Hiru gurasoen laguntza izan genuen (furgoneta-laguntzailea: BELÉN eta erratza eramanez: ALFONSO eta JUANJO), baita ANDER, Historiako irakaslea ere Erlijioko Abettorekin batera.

Naturaz blai, gailur elurtuei begira, mirespen eta begirunezko uneak honakoekin partekatu genituen: EMILIANO, Estibalizeko beneditar lekaidea, MANU “diakonoa” eta ANE harrerazko senar-emazteak (16 seme-alabak), OSCAR “Estibalizeko «menas»en psikologoa” eta ESTI Andoilu herriko adingutxiko neskeentzako “GaztaroanEkin-ekohezitzailea”. Halaber, CARLOS “erizaina” y BEA, Arkaia herriko senar-emazteak «etxe irekian» eta Salburua auzoko «BerriOna-ko JESÚS “apaiza”,  SILVIA eta LOURDES “laguntzaile”ekin batera.

Nahiz eta bi taldeetan banandurik, Covid-19ren «bapateko» bisita izanda, ganbara bat aldatu behar izana, baita balaztak bi aldiz konpondu ere edota lorzoruan eserita izan arren  IRRIFARRA izan da gure ikurra. Ez, ez genituen ebakuntza jasandakoak edota etorri ez ziren ikaskideak ahaztu.

“Irteerazko topaketa” hau egia bilakatu egin duzuen guztioi: bihotz-bihotzetik ESKERRIK ASKO!

 

ARGAZKI GEHIAGO IKUSI