SERGIO ARMENTIAK DIBERTSIFIKAZIOKO IKASLEAK BISITATU DITU

  • 2021_03_02 |

Duela egun batzuk Sergioren bisita jaso genuen dibertsifikazioko ikasleok.
Sergio Armentia Lopez de Aretxabaleta Arkaia herrikoa da,  Ikasbidea IPI-n ikasi zuen DBH eta dibertsifikazioko taldean egin zituen 3. eta 4. maila. Bere esperientzia kontatu zigun, irakasleekin izandako harremana, ikasketekin izandako zailtasunak, dibertsifikazioko ikaslea izateagatik berarengan batzuek jarritako mugak eta espektatiba exkaxak, bere asmoak egia bihurtzeko egindako borroka…
Ikasbideako bere esperientzia eta gero Batxilergoa ikasi zuen Unamuno BHIn eta gaur egun besteak beste, Zuzenbidean graduatua da Deustuko Unibertsitatean, abokatutzako masterra ikasi du Madrilgo UCMn eta burtsa eta inbertsioetako masterra ere ikasten dabil.
Ederra izan zen bere bizipenak entzutea eta bere gomendioak jasotzea. Adibide bikaina da Sergiorena guretzat, buruan ditugun ametsak kosta ahala kosta aurrera eramateko indarra ematen diguna.

 

Eskerrik asko Sergio!!

Ikasbidea IPIko Dibertsifikazioko ikasleak