Baheketa zabala

  • 2021_11_26 |

Badakigu gaur familia askori deitzen ari zaizkiela PCR bat egiteko, inola jokatu behar duzuen nformazio gehigarririk eman gabe.

ESIarekin harremanetan gaude etengabe, behar duten informazioa helarazteko. Sortutako ziurgabetasun-egoeraren aurrean, eta guk ere informazio askorik ez dugunez, arduradunekin harremanetan jarri gara eta esan digutena jakinarazten dizuegu:

Une honetan ESIa bi esku-hartze mota egiten ari dira Ikasbidean:

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako hainbat ikaslerekin zuzeneko kontaktuak bilatzen ari dira. Baliteke ESIa zuekin harremanetan jartzea eta kontaktua izan zenetik 10 eguneko etxeko konfinamendua eskatzea. Une horretan emango dizkizuete probak (2) egiteko datak. Zure seme-alaba kontaktu estutzat har dezakete hainbat arrazoirengatik, hala nola ikasgelan taldea partekatzea, jantoki-taldea partekatzea, autobusean positiboaren ondoko eserlekuren batean eserita egotea, jolastokiko kontaktua izatea...
Positiboetako batzuek autobusa partekatu dutenez, bi positibo baino gehiago dituzten autobusetako 130 ikasleren baino gehiagoren baheketa zabala egiten ari dira. Horiei deitzen ari zaie, egunean zehar, PCR bat egiteko data emateko. Kasu horietan, baheketa bat denez, ez da ezinbestekoa proba egin aurretik ikaslea isolatzea, baina zuhurra eta gomendagarria da, eta, beraz, zuen esku geratzen da bihar ikastolara bidaltzea. Proba egin ondoren, arduradunek esan digutenaren arabera, ikasleak isolatuta geratu behar du, emaitzen zain. Proba gehienak bihar, ostirala, egingo direnez, astelehenerako emaitzak izango ditugu eta positiboak soilik geratuko dira isolatuak.
Badakigu prozesu hori guztia zalantza eta uztartze-arazo ugari sortzen ari dela. Zalantzarik gabe, Ikastolatik informatuta egoten eta mantentzen saiatzen gara, baina dakizuenez, osasun zerbitzuetan saturazio handia dago, eta gure osasuneko langileak ere ahalik eta hobekien kudeatzen saiatzen dira.

Pazientzia, zuhurtzia eta animo handia guztioi. Asko zaindu, eta zalantzarik izanez gero, mezu elektroniko hau erantzun dezakezue, eta laguntzen saiatuko gara, baina, esan dizuegun bezala, guk ere ez dugu informazio guztia.