“Itzal antzerkia”

  • 2022_05_20 |

Pasa den ostiralean, DBH3.mailako Arte tailerreko ikasleek, itzalezko ipuinen emanaldia eskaini zuten.

Bost ipuin klasikoetan oinarrituta eta Eñaut Gorbearen zuzendaritzapean (Zurrunka antzerki taldea), ikasleek bi hilabete eman dituzte titereak sortzen, gidoia prestatzen eta ohial txuriaren atzean, emanaldia prestatzen LH 1 eta 2. mailako ikasleei zuzenenko ikuskizuna eskaintzeko.

Esperientziarekin oso pozik geratu gara. Eskerrik asko proiektu hau posible egin duzuen guztioi, bereziki, Arte tailerreko ikasleei!

Itzalak argia behar du, eta argiak itzala. Agian munduko antzerki mota zaharrena dugu “Itzal antzerkia”. Itzal titere antzerkia haurren sormena eta irudimena lantzeko ezin aproposagoa den aspaldiko teknika dugu (Zurrunka teatro)