Word Press Photo DBH4

  • 2022_11_03 |

Aurreko ostiralean, Urriak 28, DBH 4. mailako Filosofiako ikasleok Montehermoso Kulturunea bisitatu genuen. Bertan Word Press Photo erakundeak antolatutako kazetaritza-argazkilaritza erakusketa ikusteko aukera izan genuen. Word Press Photo Herbeheretan sortutako irabazi-asmorik gabeko erakundea da eta urtero kazetaritza arloko argazkien lehiaketa famatua antolatzen du. Lehiaketak dagoeneko 67 urte bete ditu eta Gasteizen iada 20 urtez eskaini dute erakusketa!

Bertan mundu mailako gatazka politiko eta sozial ezberdinen inguruan hausnartzeko leiho txiki bat ireki izan digu bisitak, Iparraldetik hegoaldera eta Errusiatik Amazonas erdialderaino. Kazetari ezberdinen proiektuak ezagutu izan ditugu goizean zehar: Indiako tigreen ehiza, herrialde indigenen behartutako kanporaketak eta bestelako erasoak, albiste faltsuei buruz egindako proiektu dokumentala, pertsona beltzen eskubideen aldeko aldarriak Estatu Batuetan, ikasleen matxinadak denboran eta munduan zehar, migratzaileen duintasuna aldarrikatzeko erretratuakā€¦ Polita izan da artea, kazetaritza eta hainbat eztabaida filosofiko uztartzen dituen proposamen honen parte izatea! Zuek ere erakusketa bisitatu nahi baduzue, azaroaren 13ra arte daukazue aukera aurtengo argazki irabazlea eta horren atzean dagoen istorioa ezagutzeko!