Kazetari-ikertzaile bihurtu dira egun batez batxiler 1.A.-ko ikasleak

Iragan den azaroaren 4an, batxilergo lehen mailako A taldeko ikasleak eskolatik kanpo joan ziren "Gatazkak" ikasgaiko klase orduetan prestatutako ikerketa eta horren emaitzak jakinaraztera eta ikerketa berria abiatzera. Alde batetik, gaur egun dauden informaziorako eta komunikaziorako teknologiek dituzten abantailak eta desabantailak ikertu eta horren emaitzak partekatzeko podkasta grabatu zuten Hala Bedi irratian. Hiperkonexioak osasun mentalean duen eragina, desinformazio teknikak, zibersegurtasuna edota eten digitalak pertsona-talde batzuetan duen eragin negatiboa izan zituzten hizpide. Bestetik, mugikorraren erabilera maila aztertzeko behaketa burutu zuten kalean. Datuak bildu ostean, horien interpretazioari ekin zioten eta hainbat izan ziren ikasleen arreta deitu zuten datuak. Besteak beste, kotxean mugikorra erabiltzen duen jende kopurua (kalean edo kotxean doazen pertsonen %33a mugikorra erabiltzen ari zen behaketa unean).  Egungo mundua ulertzeko eta hobetzen saiatzeko, ezinbestekoa delako gizartea ikertzeko teknikak erabiltzen ikastea eta horiei esker lortzen ditugun ezagutza berriak partekatzea.

 

ARGAZKIAK IKUSI