Azken eskola eguna
- 2022_12_23 |
Abenduaren 23-a egun berezia izan da Ikasbidea Ikastolako HH eta LH-ko ikasleentzat. Urtero bezala euskal giroan murgilduta ekintza berezietaz gozatzeko aukera izan dute.
Haur Hezkuntzako ikasleek Maridomingi eta Olentzeroren bisita jaso dute eta ondoren gaztain erre goxoak daztatzeko aukera izan dute.
Lehen Hezkuntzako 4. 5. eta 6. mailako ikasleek 3.2. eta 1go mailetako euren kideentzako tailer ezberdinak prestatu dituzte (aurpegi margoketa, eskulanak, dantzak, abestiak...). Ondoren tradiziozko txistorra ogitartekoa jan duten bitartean Maridomingi eta Olentzerok opariak geletan utzi dizkiete iƱor konturatu gabe eta eguna amaitzeko gabon kantak abestu dituzte eskola atarian denok elkarrekin.
Orain oporretaz disfrutatzea tokatzen da!!