Bideberria eta Ikasbidea elkarrekin!
- 2023_02_09 |
- Ikasbidea Ikastola
Urtarrilaren 13a egun berezia izan zen Ikasbideko 4. DBHko ikasleentzat. Bideberriako (Gasteizko Inoren Kargura ez dauden Adingabeen Zentroa) begiraleek eta gazteek bisitatu gintuzten. Aurretik gure ikasleek euskara ikasgaian MiƱan liburua irakurri zuten eta hortaz, migrazio prozesuaren testigantza idatzia ezagutu zuten. Baina urtarrilaren 13an esperientzia gertuagokoa eta sakonagoa bizi izan zuten. Dinamika praktikoen bidez, jolas dibertigarrien bidez testigantza gogor eta ausarten bidez, eta etxean egindako bizkotxoen bidez, ikasleak eta Bideberriako gazteak gehiago hurbildu eta inpresioak, sentimenduak eta esperientziak gurutzatu ahal izan zituzten. Asmoa zen urrun diruditen baina Gasteizen elkarrekin bizi diren eta elkar aberastu dezaketen bi errealitate hauek elkar hurbiltzea. Horretan zerbait lagundu izana espero dugu eta gure ikasleen eta Bideberriko gazteen arteko topaketak errazteko aukerak jorrantzen jarraituko dugu! Eskerrik asko, Bideberriko lagunak!!!