Beti, gure askatasunetik eta protagonista gisa!

  • 2023_04_18 |

Joan den asteartean, hilak 4, Batxiko 1. erlijioko ikasleok (Herrandarrak, Zabalgana, Ikasbidea, Mendebaldea eta Ekialdea), gauez Bartzelonara busez joan ondoren, Erromarainoko hegazkin zuzena hartu genuen. Zaila da bizipen eta inpresio guztiak hitzez adieraztea, eta, bereziki, gure irakasleekin egunero 24 orduz partekatzen ditugun unerik bizienak eta atseginenak. Hiri-kanpaleku bat bezalakoa da, mugikorra, non guztia guztion artean egiten baitugu, asmo handiko programa zehatz baten pean. Imajinatu, ahal baduzue, goi-tentsioko 4 topaketa (Astalli Zentroa, Arabiar Kristauak, Sant’Egidioren Komunitatea eta fray Cornelio OFM), 3 ospakizun (san Pedroren plaza, san Damian eta Kartzeletako Eremua), 8 museo (Ebraikoa, san Kalixtoren Katakonbak, Vatikanoko museoak, san Pedroren kupula, Koliseoa, Foro erromatarra eta Palatinoa, Ardeatina-hobiak eta Aberriaren aldarea) eta 10 basilika (san Pedro, san Paulo, Eskala santua, Andre Maria Nagusia, Letrango Donibanea, san Pedro kateatua, san Frantzisko, santa Klara, san Rufinoren katedrala eta santa Klararen guraso-enea, Rivotorto eta Aingeruen Andre Mariaren porciúncula). Baina ez zen inolako arazorik izan egunero aisialdiaz gozatzeko, kalez kale ibiltzeko edota turistek gogoratzen dituzten txoko bereziak aurkitzeko. Gure cuoco eta autistak, Erromako Emaus etxea  edo Asiseko kanpina sutan grabatuta geratuko dira hainbat ikastetxetako ikasleen artean Erroman zein Asisen partekatzen dugun esperientzia paragabe honetan. Hoberena!

Hona hemen eguneroko argazki eta bideo guztiak, honako helbidean hain zuzen ere: http://cdsgarenok.blogspot.com/

Ikasturteetan ikasgeletan ikasitakoa bertatik bertara esperimentatu ahal izan genuen.