Aurora Luque
- 2023_06_05 |
Maiatzaren 15ean, Aurora Luquek, poesiako sari nazionalak, Ikasbideako aretoan egindako ekitaldi batean parte hartu zuen, Poetak maiatzean jaialdiak antolatutako hainbat ekitalditan.
Aurorak literatur tokapeta bat egin zuen DBH 3.mailako ikasleekin. Ikasleek elkarrizketa bat egin zioten, eta hainbat poema itzuli eta errezitatu zituzten euskaraz.
Sangita Oiarzabalek, Batxilergoko 2.mailako poeta gazteak ere bat egin zuen ekitaldiarekin, eta bere poema batzuk irakurri zituen eta poesiarekin daukan harremana azaldu zuen.
Ondoren, Aurora Luquek banatu zizkien sariak DBH 3.mailako ikasle guztiek parte hartu zuten mikroipuin lehiaketako irabazleei.
Hauek izan ziren irabazleak eta haien lanak:
1.saria: Ander Puyols (DBH3E): El hombre y la nada
2.saria: Nora Aguirre (DBH3A): Estrellas
3.saria: Ander GutiƩrrez (DBH3D): La soledad
Bukatzeko, gure ikasle Jon IraƱetak (DBH3A) txistua jo zuen Ander Gutierrezek (DBH3D) Aurresku bat dantzatzeko, eta, amaieran, Aurorak txapela bat jaso zuen Ikasbideako hezkuntza-komunitatearen opari gisa.
Hemen dituzue eskuragarri ekitaldiko aragazki batzuk eta laster argazki guztiak eta egun honetako bideoak ikastolako poesia blogean egongo dira.