Eskola garraioa
- 2023_09_07 |
Familia agurgarriak:
Lehenik eta behin eskertu behar dizuegu gaur izan duzuen pazientziagatik. Oso egoera zaila izan da inork ez zekielako zenbat autobusek egingo zuen zerbitzua eta guztiok ulertu duzue egoeraren berezitasuna. Ikastolara seme-alabak kotxez ekarri dituzuenoi eskerrak ere eman nahi dizkizuegu gure jarraibideak bete dituzuelako eta horren ondorioz ez dugulako autoilara handirik sortu.
Sentitzen dugu benetan familia batzuk zerbitzurik gabe gelditu izana.
Momentu honetan informazio gehiago daukagu biharkoa hobeto antolatzeko.
Ikasleak garraiatzeko Ikasbidea Ikastolak erabiltzen dituen 28 autobusetatik 21ek eman dute eta bihar ere zerbitzua emango dute. Tamalez, 7 ibilbide geratuko dira eskola garraiorik gabe.
Hurrengo hauek dira zerbitzua izango ez duten autobus zenbakiak:
HH eta LHn: 4.,5.,7.,9. eta 12. autobusak.
BHn: 4. eta 14. autobusak.
Beste linea guztiak ohi bezala ibiliko dira.
Egoera hau ikusita, bihar garraio zerbitzua izango ez dutenentzako antolakuntza azaltzen dizuegu:
BHkoen sarrera: ezin da kotxez igo sarrera nagusiraino eta ikasleak gurutzean geldituko dira. Mesedez, ez etorri 8:25ra arte, jeisten eta igotzen diren autobusekin arazorik ez izateko.
BHkoen irteera: ezin da kotxez igo sarrera nagusiraino eta ikasleak gurutzean edota aldameneko kaleetan jasoko dituzue. Mesedez, ez etorri 14:30a baino lehenago.
HH-LHkoen sarrera: ezin da kotxez igo sarrera nagusiraino eta ikasleak gurutzean geldituko dira. Hezitzaileak eta tutoreak beraien zain egongo dira. Mesedez, ez etorri 9:10ra arte, jeisten eta igotzen diren autobusekin arazorik ez izateko.
HH-LHkoen irteera: jantokian geratzen ez diren ikasleen kasuan, familiak kotxez igo daitezke sarreraraino une horretan autobusik ez baitago.
HHko familiak HHko erakineraino sar daitezke seme-alaben bila 13:00ean.
LHkoen kasuan, ohi bezala, familiek kanpoan itxaron behar dute seme-alabak atera arte 13:00ean.
Jantokian geratzen diren ikasleen familiak ezin dira kotxez igo sarrera nagusiraino eta ikasleak gurutzean edota aldameneko kaleetan jasoko dituzue. Mesedez, ez etorri 15:10a baino lehenago.
Denon artean aurre egingo diogu egoera honi.
Berriro ere, eskerrik asko benetan.
Ikasbidea Ikastola IPIko Zuzendaritza Taldea