Peru-Harri museoa
- 2023_11_10 |
Ikasturte hasiera honetan 3. DBHko ikasleek Euskal Herriko pertsonaia interesgarrienetako bat ezagutu eta hark sortutako museoaz goazteko aukera bikaina izan zuten: Iñaki Perurena eta Leitzako Peru-Harri museoa. Urriaren 23an egin zuten irteera, eta eguraldi paregabeak lagunduta, Perurenak bere baserria eta inguruan sortu dituen artelanak erakutsi zizkien. Gainera, euskal tradizioei eta herri kirolei buruzko saio bikaina ere eman zien, bere ahots eta euskara bikainak lagunduta. Ikasleek Perurenaren hitzekin gozatzeaz gain, herri kiroletan ahalegintzeko aukera ere izan zuten, eskoletako jolasetan ohikoak diren lokots eta sokatiran esaterako, baina baita harria jasotzen ere. Baserriaren inguruan ibilalditxoa egin ondoren, azken sorpresa bat ere eman zien Iñakik: Basajaun agurtu zuten ikasleek oihu handi bat eginez, eta hark inguruko basoren batetik erantzun egin zien.