eTwinning Kalitate Zigilua lortu dugu!

  • 2023_11_14 |
  • Patricia Benítez Balerdi

Pasaden ikasturtean, DBH 2ko ikasleak Kosiceko (Eslovakia) Základná skola-ko ikasleekin batera aritu ziren lanean, eTwinning programa europarraren barruan, Culture or "cool tour"? proiektuan. Orain, DBH 3ko ikasle gisa, Maitane Ajler, Aiora Areitioaurtena, Ibai Casas, Ainhoa Cerro, Ion Monje, Malen Olalde, Iratxe Puente eta Gaizka Quintanak, Arantzazu Villarejo ingeles irakaslearekin batera, eTwinning-en Kalitate Zigilua jaso dute proiektu horrengatik. Ikasleek lan bikaina egin zuten ingelesez eta oso harro gaude. Aipamen honek eTwinning proiektuetan lanean jarraitzera animatzen gaitu. Zorionak egindako lan bikainagatik!