Irakurketa bikoteka Batxi 1 (tutore) eta LH 4. mailakoak. (tutorizatuak)

  • 2023_12_15 |

Abenduaren 5ean Batxilegoko 1go mailakook Irakurketa bikotekako saio bat  egin genuen LH 4. mailako ikasleekin.  Jarduera honen helburua, berez,  irakurketa maila hobetzea da eta hainbat saio egin behar izaten dira jarraian, baina guk oraingoan froga gisa egin dugu. 

Bertan, guk testu labur bat eraman genuen dagoeneko irakurrita eta beraikein batera irakurri ondoren, LH 4. mailakoek euren kabuz irakurri behar izan zuten eta gu alboan izan akatsak egiten zituztenean jakinarazteko. 
 
Irakurketa erreza izan zen, eta akats gutxi batzuk bakarrik zuzendu behar izan ziren. Galdera batzuk erantzuteko zailak ziren arren, lana arin egin genuen. Eta gainera, txikiagoekin hartu-emana izatea oso aberasgarria izan zen guztiontzat. Liburutegitik irten aurretik, hasieran lotsatuta egon ziren ikasleek, gero  oso gustora egon zirela esan zuten, eta errepikatuko luketela.

Batxi 1. mailako ikasleak