Erasmus+ akreditazioa

  • 2023_12_20 |

Abenduaren 15ean, Erasmus+ 2023 Jardunaldia: Europarako leihoak irekitzen izenekoa ospatu zen Bilboko Solokoetxe BHI institutuan. Bertan gure ikastetxeak Erasmus+ akreditazioa jaso zuen beste erkidegoko 16 zentroekin batera, Amaia Aguirre Pinedo Eusko Jaurlaritzako Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendariaren eskutik.
Ekitaldira, gure ikastetxeko zuzendaria Ana Arregi eta Berrikuntzarako Arduraduna, Patricia Benítez-ekin batera, ikastolako bost ikasle ere bertaratu ziren dantza eta musika emanaldi bat ematera. Aimar Busto, Nora Perez Alba, Iraide Apellaniz, Uxue Catediano e Izaro Arrabal-i eskerrak eman nahi dizkiegu bihotzez, ikustaldi zoragarria benetan. Artistaz betetako ikastola gurea!