Gabonak LHn

  • 2024_01_08 |

Abenduko azken egunean LH-ko ikasleek gabonei harrera egiteko egun berezia ospatu zuten. Goizean ikasle nagusienek txikienentzako tailerrak antolatu zituzten eta primeran pasa zuten. Hamaiketako berezia egin zuten ere txoripan goxoak dastatuz eta etxera joan aurretik gabon kantak abestu zituzten eskolako atarian. Olentzero eta Maridomingi ere geletatik pasa ziren oparitxo batzuk uztera inor ohartu gabe.

ARGAZKIAK IKUSI