Foruen plazatik Artium museora: Hirigintza, Arkitektura eta Artea.

  • 2024_04_17 |

DBHko 3. mailako "Adierazpen Artistikoaren Hastapeneko" ikasleak Artium museoak antolatutako jardueran murgildu dira: "Foruen plazatik Artiumera: hirigintza, arkitektura eta artea". Ekintza osagarri horretan, hirigintzaren, arkitekturaren eta artearen arteko lotura aztertu dute.
Foruen Plazaren eraikuntzari eta diseinuari buruzko azalpen interesgarriak entzun ondoren, Peña Ganchegui arkitektoari eta Eduardo Chillida eskultoreari arreta berezia eskainiz, museora abiatu gara. Bertan, gure ikasleak arkitekto potentzial bihurtu dira, talde txikietan lan eginez beraiek imajinatutako plaza baten maketa sortzeko.

Jarduera horretan, irudimenak bat egin du ikaskuntza praktikoarekin. Ideien sorkuntzatik hasi eta maketaren eraikuntzaraino, urrats bakoitza sormena adierazteko eta hiri-diseinuaren mundua esploratzeko aukera bat izan da.