Liburuaren egunaren lotutako ekintzak

  • 2025_05_10 |

Apirilaren 19an liburuaren egunaren inguruko ekintzei hasiera emateko, Batxilergo 1go mailakoak LH2.mailakoekin elkartu dira ipuinen irakurketa ozena egiteko. Batxikoek aurrez prestatutako ipuinak irakurri dizkie. talde txikitan elkartu dira eta hiruzpalau ipuin irakurri eta entzun ahal izan dute.

Talde batek txontxongiloak ere erabili ditu ipuina irakurri bitartean antzezteko. Beste talde batek, aldiz, bukaeran ipuina beharrean beraiek sortutako poema jostariekin jolastu dute. 
Orokorrean balorazio oso positiboa izan da, nahiz eta kasuren batean, batxikoek zera esan duten “ uste dugu ez dutela oso ondo ulertu ipuinak, baina hala ere adi-adi egon dira eta gero kontu kontari aritu gara”.

Apirilaren 23an, liburuaren egunean bertan, Ikasbidea ikastetxe osoa,  aldi berea irakurtzen egon zen ordu erdi batez. Talde bakoitzeko irakasleak nahi zuen moduan kudeatu zuen irakurketa saioa.
Esperientzia polita izan da eta hurrengo ikasturteetan ere ikastetxe mailako antzeko ekintzak antolatzeko asmoa dago.

Apirilaren 26an, berriz, eta liburaren egunarekin lotutako ekintzei amaiera emateko, astean zehar jasotako liburuen trukaketa  burutu da,bai Lehen Hezkuntzan eta  baita Bigarren hezkuntzan eta Batxin ere.
 Aldez aurretik ekarritako liburuaren trukean beste bat hartzeko eta eramateko aukera izan dute bai ikasleek bai irakasleek ere.
Lehen Hezkuntzan izugarrizko arrakasta izan du eta liburu pila jaso dira gero trukean banatzeko. Txandakatuz joan dira sartzen liburuak hartzeko eta benetan oso giro polita sortu eta oso gustura atera dira guztiak.
Bigarren Hezkuntzan, ez du izan horrenbesteko arrkasta, baina liburu dexente jaso dira eta gustura joan dira bai ikasle bai irakasleak trukean hartutako liburuekin.