ARABAKO XII. MATEMATIKA OLINPIADA

  • 2024_05_20 |

Asteburu hontan Arabako XII. Olinpiada Matematikoa ospatu da Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleentzat. Txapelketak bi fase izan ditu. Lehenengoa ikastetxeetan garatu da. Fase honetan Ikastetxe bakoitzean hiru ikasle aukeratu dira. Bigarren aldian, arabako beste ikastetxeetako ikasleekin lehiatu dira. Gure Ikastolako ordezkariak Malen Velez de Mendizábal, Liher Caro eta Ugaitz Quintana izan dira. Zorionak hirukote !!!