Erasmus+: Finlandiatik Ikasbideara!

  • 2024_05_24 |

Aste honetan Finlandiako bi irakasleen bisita jaso dugu Erasmus+ programaren barruan. Liisa eta Yohanna Ylivieska herritik etorri dira, eta aste osoan ibili dira gure ikastetxeko Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa ezagutzen. Mugimendu autonomoa, eremuak, atzerriko hizkuntzaren irakaskuntza… behaketak egin eta gure proiektuak eta ikastetxea ondo ezagutzeko aukera izan dute. Esperientzia oso aberasgarria denontzat.