Ikasbideako ikasleak Arabako eskolarteko bertsolaritza topaketan

  • 2024_05_27 |

Urtero bezala ikasaturtean zehar bertsolaritza lantzen topera ibili dira lehen hezkuntzako 5. mailako ikasleak. Arabako eskola arteko bertso idatzien lehiaketan parte hartu dugu ere, eta ikasbideako talde baten bertso idatzia aukeratua izan zen Gasteizko topaketetan kantatua izateko. 

Topaketa larunbat honetan (maiatzak 25) Zabalganako gizarte etxean ospatu zen eta bertan euren bertsoa abestu zuten Asier, Lander eta Junek.
Bat-bateko bertsoen modalitatean Alaia, Iraia, Nagore eta Malenek hartu zuten parte.

Zorionak guztioi bertso ederrak kantatu zenituzten eta!!