Ikasbidea Ikastola "Berrikuntza proiektuak ikasteko palanka gisa" monografikoan

  • 2024_06_03 |

Joan den ostiralean (maiatzak 31) gure eskolako bi irakasle hizlari moduan aritu ziren BEC-en antolatutako "Berrikuntza proiektuak ikasteko palanka gisa" monografikoan. Bertan bildutako publiko zabalaren aurrean gure ordezkariek Lehen Hezkuntzako espazio hezigarrien diseinua azaldu zuten. Ikasbideaz gain, Siro López eta BideBerri institutoko kideak izan ziren hizlariak. Bertan bildutako jendearen artean oso harrera ona izan zuen gure irakasleen hitzaldia.