"Euskararekin jolasean" tailerra

  • 2018/04/11 |

Kaixo, familiak:


Urtero ikasleentzat antolatzen dugun ikastaroaren arrakasta ikusita, eta guraso batzuek horrela eskatuta, aurten gurasoentzako tailer bat eskainiko dugu. Bertan, hizkuntzarekin jolasteaz gain, erregistro kolokiala ez ezik, egoera informaletan edota seme-alabekin erabili beharreko lexikoa eta esapideak ere ikasiko ditugu.


Ikasbidea Ikastolako Iturribero Guraso Elkarteak doaneko saio interesgarri zein dibertigarri hau antolatu du gaian sakontzeko, eta guztiok gonbidatu nahi zaituzte bertaratzera.


Hona hemen datuak:
Nork: Ttakun
Norentzat: Ikastolako ikasleen gurasoak
Noiz: 2018-04-16
Ordua: 18:00
Tokia: Ikasbidea (LHko 6A gelan)
Izen-ematea: e-posta bat bidali ikasbideaeuskaraz@gmail.com helbidera. Bertan zuen izena eta semea edo alabaren maila.

BATZORDEA