Nafarroako uzta, euskarari puzka

  • 2019/11/09 |
Errigoraren ikasturteko lehen kanpainan, "Nafarroako uzta, euskarari puzka" murgilduta gaude eta orain arte nola edo hala gurekin elkarlanean aritu zaretelako idazten dizuegu, informazioa lau haizetara zabaltzen lagun diezaguzuen.
 
Atxikita doakizue kanpainaren nondik norakoen laburpena eta saskien osaera zehazten duen orria (pdf, 7,1MG)
 
Aurtengo lehen kanpaina honetan berrikuntzekin gatozenez, honakoak azpimarratzeko aprobetxatu nahiko genuke mezua:
-Euskarari egingo zaion %25eko ekarpena, beti bezala, euskararen alde lanean diharduten eragileei bideratuko zaie. Baina aurten "Agerraldia" ekimena jaio da Errigoraren magalean, eremu horretan euskararen erabilera bultzatzeko eta euskaraz bizitzeko aukerak sortzeko lanetan ariko dena burubelarri. %25aren %25, beraz, honetara bideratuko da zuzenean.
-Saski berdea ere izango dugu aukeran, produktu ekologikoak besterik izango ez dituena.
-Saski zurian produktu berriak sartu ditugu eta gabonetako saskiaren itxura hartu du.
-On-line eskatzeaz gain, on-line ordaintzeko aukera dago eskaera egiten den unean bertan.