Eskola Digitalaren VI. Topaketak ospatuko dira Bilbon martxoaren 11 eta 12an

  • 2020/03/04 |

HEIZE eta EHIGE elkarteak antolatzen ditugun topaketa hauen helburua Euskal Eskola Publikoak digitalizaziorantz egin behar duen ibilbideaz hausnartzea da.

Hauek dira edizio honen ildo nagusiak:

1.- Teknologiak aukera bat dira estrategia didaktikoak ikasle bakoitzaren ezaugarrietara pertsonalizatzeko.
Teknologiek beren kabuz ez dute aldaketa metodologikorik eragingo, baina irakatsi eta ikasteko prozesuetan modu egokian integratzea erronka interesgarria da estrategia berriak aztertzeko.

2.- Berrikuntza teknologikoak hezkuntza-printzipioen eta helburuen zerbitzura egon behar dira.
Eskola Digitala “inklusio digitalaren” helburuarekin lan egiten dugu, mundu digitala ikasle guztiei eskura jartzen saiatuz, jatorri sozioekonomikoa edozein dela ere.

3.- Teknologien erabilera segurua.
Eskola Digitalak hezkuntza-komunitatea egoera horren inguruan sentsibilizatzea du helburu, eta segurtasuna eta pribatutasuna bermatuko dituzten jardunbide egokiak bultzatzea.

4.- Euskara ingurune digitalean.
Gure ikasleak euskalduntzea aspalditik eskoletan eta institutuetan lantzen ditugun hezkuntza- eta kultura-helburuetako bat da. Horregatik, behar-beharrezkoa da euskarazko materialen sorkuntza bultzatzen jarraitzea, hizkuntza propioa normalizatzeko helburuarekin.

5.- Ikerkuntza hobekuntzaren palanka gisa.
Eskola Digitala Ebidentzietan Oinarritutako Ikaskuntza kontzeptua lantzen eta bultzatzen ari da duela urte batzuetatik. Ildo horretan, Adimen Konputazionala bezalako kontzeptu berriei buruzko hausnarketa sustatzea proposatzen dugu, ikerketa teknozientifikoaren arloan gaurkotasun handikoa.

ANIMATU! PARTE HARTU ETA EMAN IZENA!