JARDUEREN ETETEA

  • 2020/03/24 |

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK

Gure nahigaberako, CORONAVIRUS COVID-19 dela-eta bizi dugun egoera zaila ikusita, eskolaz kanpoko jarduerak bertan behera geratuko dira, modu mugagabean. Gertaeren bilakaeraren arabera, dagozkion erabakiak hartzen joango gara, eta familia guztiak unean-unean informatuta egongo zarete.

 

ASTEBURUKO IRTEERAK (Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. mailak)

Arrazoi beragatik, bertan behera geratzen dira Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. mailetarako aurreikusitako asteburuetako irteerak ere.

 

UDAKO KANPUSA

Ikasturte hau amaitu ondoren, Ikastolako instalazioetan hainbat obra egitea aurreikusita dago. Errealitate hori bateraezina da jarduerak egitearekin eta horregatik, Ikastolarekin koordinatuta, Udako Kanpusik EZ egiteko erabakia hartu dugu.

 

Barkatu eragozpenak.
IGEren Zuzendaritza Batzordea

Ikusi oharra (pdf, 548KB)