Denon Eskolaren gutuna

  • 2020/04/06 |

Familia estimatuak,

Oso une zail, konplikatu eta aldakorrak bizitzen ari gara. Denon Eskolaren Zuzendaritza Batzordean jakin badakigu guztiok egiten ari garen ahalegina handia dela langileak eta era berean gurasoak garelako.

Horregatik, guk, batzordekide garen Lurdes, Yolanda, Maite, Ana, Oihana eta Juan Carlosek, azken
egunotan hezkuntza publikoa defendatzeko eta Guraso Elkarte eta familia gisa behar dugun babesa bermatzeko egiten ibili garena jakinarazi nahi dizuegu.

Gure seme alaben eskola orduak garatu ahal izateko ikastetxe bakoitzean abiatu egin diren heziketarako plataforma guztien inguruko zalantza, arazo eta zailtasunen jarraipena egiten ibili gara, batez ere heziketa birtualerako behar diren tresna hauek eskuratzeko zailtasun gehien izan duten familien kasuan. Ibon eta Soniak etxetik lanean jarraitzen dute zerbitzuak eman eta dauzkazuen zalantza eta kezkei erantzun emateko.

Konfinamendua hasi zen lehen egunetik Arabako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaria den Blanca
Guerrerori eta, EHIGEren bidez, Hezkuntza Sailburua den Cristina Uriarteri familia eta lana konfinamenduak irauten zuen bitartean bateragarriak izateko gure kezka helarazi egin genien; baita bekak mantentzea eta baliabide gutxiko familientzako eskola jantokietako laguntzak mantentzeari buruzkoak ere, eta baita gaur egun bertan behera utzita dauden eskolaz kanpoko ekintzetarako kontratatuta dauden begiraleen kontratuak eta nominak mantentzeko laguntzen ingurukoa ere.

Azken gai honen inguruan zera jakinarazi behar dugu; joan den 2020ko martxoaren 28an argitaratutako Errege Dekretuak esaten duena jarraituz Denon Eskolatik kontratatuta dauden eskolaz kanpoko begiraleei eragiten dien Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espedientea aurkeztea erabaki dugula. Aukera guztiak azterturik gure ustez konponbiderik bidezkoena da begiraleei begiratuta ikasturtea bukatu bitartean dagokien soldataren gehiengoa bermaturik dutelako eta era berean Guraso Elkarteei begira kalte ekonomikorik txikiena eragiten duelako.

Horrez gain jakin ezazue EHIGErekin batera Bastidan ospatu behar den Euskal Eskola Publikoaren
2020ko edizioa ohiko datan, maiatzeko lehen igandean, ez ospatzea aztertzen ari garela. Atzeratu beharko bagenu espero dezagun hurrengo ikasturtean egin ahal izatea orain arteko lan eta ahalegina zoragarriak izan baitira. Aukera baliatu nahi dugu Arabako Errioxako ikastetxeak jaiaren antolaketan egiten ari diren lana aitortu eta eskertzeko.


Edozein zalantza edo iradokizunetarako betiko telefonoan aurkituko gaituzue.
Agur bero bat

 

Lurdes Errasti Arrieta
“Denon Eskola”ko Presidentea

 

Gutuna ikusi (pdf, 250KB)