Vital Fundazioa: Familientzako prestakuntza hezkuntza-ingurune digitalean

  • 2020/10/11 |

'Har ezazu kontrola' programak seme-alabak mugitzen diren hezkuntza-ingurune digitalean trebatuko ditu gurasoak edo tutoreak. COVID-19aren pandemiak bizkortu egin du teknologiaren erabilera ikastetxeetan, baina etxe askotan zailtasunak daude abiadura hori jarraitzeko. Horregatik, doako prestakuntza eskainiko zaie, tresna horiek erabiltzen ohitzeko.

COVID-19ak gure bizitzaren alderdi asko aldatu ditu. Joan den udaberrian egindako konfinamenduak agerian utzi zuen familia askok zailtasunak dituztela ikasturtea online jarraitzeko eta ikastetxeek agindutako lanak egiteko nahiz bidaltzeko.

Premia horri erantzuteko, eta Vital Fundazioak Arabako familiei baliabideak eskaintzeko duen helburuari jarraiki, prestakuntza-ekimen berri bat jarri dugu abian.

Informazio gehiago ikusteko sakatu hemen.