2020-2021 URTEKARIKO ARGAZKIAK EGITEKO OHARRA

  • 2021/02/28 |

Kaixo guztioi,

Ohar honen bidez jakinarazi nahi dizuegu, ikastolako zuzendaritzarekin adostu ondoren, erabaki dugula aurtengo urtekarirako argazkiak egitea, edo egiten saiatzea behintzat.

Argazkiak MARTXOAREN 3an (asteazkena) eta 5ean (ostirala) egingo dira (HH 2 urteko gelak izan ezik, beste egun batean egingo direlako).

Horregatik, argazkiak egiteko prozesua zein izango den azaldu nahi dizuegu, zuek jakin dezazuen (beste ikastetxe batzuetan erabili duten prozesu berbera da): Beti bezala, gelaz-gela joango dira argazkiak egiteko prestatu dugun lekura, musukoa ipinita, jakina (HHko gelak izan ezik, beraiek ez dutelako derrigorrez musukorik eraman behar). Bertan ikasleak kokatuko ditugu, segurtasun tartea mantenduz eta musukoarekin. Denak kokatuta daudenean, argazkilariak esango die: ..“3,2,1 orain!”.. eta momentu horretan ikasle bakoitzak bere musukoa kendu, eskuetan hartu eta eskuak gorputzaren atzekaldean jarriko ditu. Horrela egonda, 5-10 segundutan, argazkilariak behar dituen argazkiak aterako ditu. Honek bukatzen duenean, berriro musukoa ipiniko dute lekutik mugitu gabe, eta gelara bueltatuko dira, beste talde batekin kontaktuan egon barik.

Garrantzitsua: familiaren batek, edozein arrazoirengatik, EZ badu nahi bere semealabei argazkiak egitea, hau da, gelako argazkian ez agertzea, mesedez, jakinarazi behar diguzue mezu bat bidaltzen mail helbide honetara, MARTXOAREN 1a baino lehen:

ikasbideaurtekaria@gmail.com

Mezu hori bakarrik argazkietan agertzea nahi EZ dutenek bidali behar dute, eta mesedez, garrantzitsua da mezuan aipatzea :

Ikaslearen izen abizenak + kurtsoa + taldea Adibidez: Rakel Bengoa Arana LH 5D

Mila esker

Iturribero Guraso Elkartea