HEZIKETA DIGITALA

  • 2021/06/01 |

Kaixo familiak, zer moduz zaudete?


Ikasbidea Ikastolako Guraso Elkartetik HEZKUNTZA DIGITALAri buruzko hitzaldia antolatu dugu.

NOIZ: ekainaren 3a arratsaldeko 18:00etan

NON: Salburuako Gizarte Etxeko batzar aretoan.

Gai hauei buruz hitz egingo dugu:

- Adingabekoak teknologiaren erabilpen konszientea egiteko heziketa irizpideak

- Guraso kontrolak (aplikazio motak eta erabilera)

- Sare sozialen eta online jolasen arriskuak eta prebentzioa lantzeko irizpideak


Formakuntza MC sonrisas enpresa gidatuta izango da, VITAL FUNDAZIOAK finantziatuta.
Enpresa hau ikasleei prestakuntza eskaintzen egon da ikastolarekin elkarlanean.Guraso
Elkartetik gaurkotasun handiko hitzaldi honetan parte hartzera animatzen zaituztegu honako bi modu hauetan:


1. Aurrez-aurre (Gizarte Etxean bertan, aretoan)
2. Linean meet plataformaren bidez. https://meet.google.com/wpu-qptk-vkm

Asistentzia kontrolatzeko arazoak direla eta, batez ere aurrez aurre, esteka bat bidaltzen
dizugu bertatik hitzaldian izena emateko. Izena emateko epea ekainaren 2an, asteazkena,
arratsaldeko 20: 00ak arte
izango da. https://forms.gle/dgPNDVJRbeFhw57eA

Ekitaldi honetarako udalak eskatzen dituen segurtasun neurri guztiak ezarriko dira.

Eskerrik asko guztioi,

ITURRIBERO GURASO ELKARTEA