Vitoria-Gasteiz, hiri hezkidetzailea

  • 2021/11/08 |

Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean Denon Eskolak aurkeztutako proposamena.

Eremua: Hezkuntza, kultura, berdintasuna, kirola eta aniztasuna.

Gutxi gorabeherako kostua: 125.000 €

Zertan datza?
Haur eta gazteen hezkuntzan inplikatuta dauden familiak garen heinean, eta ez bakarrik familia- eta akademia-arloan, baita gizarte-arloan ere, diagnostiko parte-hartzaile bat egin nahiko genuke Gasteizen herritarrek hezkidetza nola bizi dugun jakiteko, gaur egungo egoeraren argazki bat izateko eta beste ekintza batzuk ezartzeko abiapuntu gisa.

Gure lehentasunen artean, honako hauek egongo lirateke: jardunbide egokiak identifikatzea, eragileen artean sare bat sortzea, ikastetxeetan hezkidetzan sakontzea, hiriko beste leku batzuetan hezkidetza identifikatzea (gizarte-etxeetan, zahar-egoitzetan, kirol-elkarte eta -federazioetan…).

Enpresa espezializatuei kontsulta egin ondoren, funtsezko eragileen ausazko laginak jasotzea proposatzen dugu, hala nola hezkuntza-arloko eragileenak (haur-hezkuntza, lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntza), tokiko administrazioarenak, kirol-elkarte eta -federazioenak, zaharren zentro soziokulturalenak…

Non egingo litzateke?
Proposamenak herritar guztiak barne hartzea gustatuko litzaiguke, baina uste dugu, lehen fase honetan, prozesuak mugatuagoa izan behar duela, baina kalitatezkoa, ausazko lagin horietan oinarrituta (auzoka, eragileka eta ezaugarri espezifikoen arabera, profil sozioekonomikoen, belaunaldien eta profil kulturalen eta abarren arabera bereizitako emaitzak lortzeko).

Zer ekarpen egiten du?
Hezkidetza Gasteiztarren hezkuntza globalean funtsezko zutabea izatea gustatuko litzaiguke (familia-, akademia- nahiz gizarte-arloan). Gure ustez, asmo handiko nahia da, eta gure proposamena lehen urratsa izango litzateke epe ertain/luzerako proiektu handiago baten barruan.

Proposamen honen alde bozkatu