GURASO ESKOLA
Familia agurgarria
Kurtso honetan, Vitoria-Gasteizko Udalari esker, Haur eta Lehen Hezkuntzako guraso eskola izango dugu Ikastolan. Guraso eskolan, psikologo batek zuzenduta, gure seme-alaben heziketan sortzen zaizkigun arazoak eta zalantzak argitzen saiatuko gara, arazo eta zalantza horiek konpontzeko baliabideak emanez.
Kurtsoan zehar eztabaidatuko ditugun gaiak partaideen gogokoenen artean aukeratuko ditugu. Hamabostean behin elkartuko gara, asteartetan, 15:00etatik 16:30etara bideo deiaren bidez.
Printzipioz, guraso eskola gazteleraz izango da, baina euskaraz egiteko nahiko jende balego, beste bat ere
antola genezake.
Parte hartu nahi baduzu, bidali mezu elektroniko bat helbide honetara: gurasoeskolaikasbidea@gmail.com
Agenda
Tokia: Bideo deiaren bidez
Ordua: 15.00-16.30
Datak: Hamabostean behin elkartuko gara, asteartetan
- 2022/10/11 - Lehenengo saioa, kurtsoan zehar eztabaidatuko ditugun gaiak partaideen gogokoenen artean aukeratuko ditugu.