Pankartaren lema: "KALITATEZKO GARRAIO ETA JANTOKI BATEN ALDE"

 

 

Oharra

Durana, 2010-10-07

 

 Ikasbideako gurasoek, Asanbladan, gure seme-alabek dituzten zerbitzuek okerrera egin dutela eta, geure ezinegona eta desadostasuna azaldu dugu. Jantokian ez ezik, garraioan ere egon diren diru mozketek, arazo larriak sortu dituzte kurtso hasiera honetan.

Egoera honek aurrera egin ez dezan, zuek guztien laguntza eskatu nahi dugu. Kudeaketa ahul eta diru mozketen ondorioak gure gaztetxoek zuzenean jasatea ez dugu onartuko.
 

Kalitatezko jantokia nahi dugu: begirale gehiagorekin, eremu estali gehiagorekin (gaur egungoak ez dira aski). Egun euritsuetarako, estalitako jolastoki behar ditugu eta bazkal osteko denboraren kudeaketa  egokiagoa (pasa den urtean 522 ume eta 32 begirale zeuden; aurten aldiz, 725 ume eta 29 begirale daude).
 
Kalitatezko garraioa nahi dugu: pasa den urtearekin konparatuz, galdu diren 3 autobusak berreskuratu eta bidaiak 30 minutu baino gehiago iraun ez dezatela nahi dugu. Honez gain, etxera bazkaltzera joan nahi dutenek eskubide osoa izan dezatela eskatzen dugu. Ikastolaren kokapen bereziak (Gasteizko erdialdetik 6 km-tara dago) garraioa ezinbestekoa du. Orain, egoera honetan, 3 urteko umeak eta herrietan bizi direnak diskriminatuta daude.
 


Delegaritzako Hezkuntza Saila eta Eusko Jaurlaritzaren pasibitatea dela medio, honako ekintzak proposatzen ditugu (*):
 
-       Urriak 14. IKASLEAK EZ DIRA IKASTOLARA JOANGO, eta Lakuan, Eusko Jaurlaritzaren atarian, KONZENTRAZIOA burutuko da, 9:00-tatik 10:00 etara.
 
 

PARTE HARTU!!!


Jangela/Autobusa lan taldeak

 

(*) Jakina, familia bakoitza libre da erabakitzeko zein den bere gain har dezakeen konpromezua.

Jantoki/autobus lan taldeen bileraren laburpena (10/10/05)

Hartutako erabakiak:
- Ondorengo errebindikazioekin bat etorri gara
    > Bazkaldu osteko leku egokitu bat (bi patio estali)
    > Begirale gehiago eta jantokiko ardunadunari laguntzaile bat ipintzea
    > Ikastolan bertan bigarren platera prestatzea
    > Iazko goiz eta arratsaldeko autobusak eta lineak mantentzea. Ondo zebilen zerbitzua zen.
    > Eguerdiko garraioa kalitatezko zerbitzu bat izatea eta eskatzen duten guztientzat izatea (etxera bazkaltzeko eskubidea izatea 3 urtekoak eta herrietatik datozenak diskriminatu gabe).

 

 

- Urriaren 7an, 19:00etan, ezohiko asanbladarako deialdia jantokia/autobusak auziaren gainean OMR-ren iritzia eta baita Ikastolako zuzendaritzarena ezagutzeko asmoz. Ikastolako zuzendaritza eta OOG-eko kideren bat gonbidatzea-

 

- Atxikita doan oharraren bitartez ikastolako guraso guztiei informatzea (itzultzen ari dira eta geletan ostegunean banatuko da)

 

- Mobilizazioak: umeak ikastolara ez joatea eta Eusko Jaurlaritzaren aurrean kontzentrazioa. Urriak 14, 9:00etan. (Pankarta, pegatinak eta kamisetak aukeratu ditugu).

 

- Prentsaurrekoa mobilizazioa baino lehen errebindikazioak azaltzeko. 

 

Datorren bilerak

Urriaren 7a, osteguna - Gurasoen asanblada garraio eta jangelaren azkenengo berriak emateko
- zer iritsi adierazi zuen OOGak bileran?
- urriaren 14.eko mobilizazioaren antolakuntza

 

 

GURASOEN ASANBLADA

 

Irailaren 27an gurasoek egindako asanbladan lan-taldeak osatzea proposatu zen gaur egungo egoeraren aurrean  eta konponbideak planteatzeko orduan eragingorragoak izateko.

Lan-talde horiek osatzearren bilera bat egingo da ikastolan bertan, irailaren 30an, 19:00etan.

Parte hartu nahi duzuen guztiok  gonbidatuta zaudete.

 

Bestalde  egin daitezkeen  beste zenbait ekintza aipatu ziren, bakoitzak bere etxetik egitekoak, kurtso hasiera honetan sortzen ari diren arazoei lehen bait lehen aurre egiteko.

Zehazki gure seme/alabekin sortzen diren diren gertaera guztiak jakin araztea hurrengo erakundeetan:

          -Ikastolako zuzendaritza

          - Hezkuntza delegaritza (telefonoz, e-mailez...)

          - Eusko Jaurlaritza
                   Adibidez interneteko Zuzenean zerbitzuaren bidez Unibertsitateaz Kanpoko Irakaskuntzak arloan badago aukera alorreko arduradunari iradokizunak bidaltzeko.

 

 

Bestalde, orokorrean komentatu ziren ekintza ezberdinen artean, osatutako lan-taldeek aztertu eta antolatuko dituztenak, ondorengoak proposatu ziren:

 

     - Urriaren 14an AMPAk Eusko Jaurlaritzan izango duen bilera dela eta, konzentrazio bat antolatzea.

    

     -Ikastolako gurasoen artean erantzunkizun politikoa dutenen elkartasuna lortzea.

 

     -Ikastolako eremutik kanpo gure arazoak ezagutaraztea. Adibidez, umeak arratsalde batez edo egun oso batez etxean izanik, ikastolara bidali gabe. Horrela Eusko Jaurlaritzak ikastolatik intzidentzia bezala jasoko zuen ekintza, asistentzia- faltak direla eta.

 

Zuen komentario eta iradokizunen zain gaituzue... Hori dela eta ondorengo posta elektronikoko kontua martxan ipini da:
gurasoelkartea@ikasbidea.net

 
Agur bero bat,

Iturribero Gurasoen Elkartea

 

 

Kontaktua

 

 Korreo elektronikoa:

gurasoelkartea@ikasbidea.net


 
 

 

             

 Kudeaketa akademikoa internetez

 

         -ETXETIK sartzeko