Kudeaketa akademikoa internetez


                  -SARTU


Ikasbideako erronkak LH

2021_06_17

Ikasturte berezi honetan Lehen Hezkuntzako Gorputz Hezkuntzan eskola ezberdinen arteko erronken proiektua aurrera eraman dugu. Eskola bakoitzak erronka bat prestatu, bideoz grabatu eta ondoren gure artean artean partekatu ditugu. Begira zein ondo pasa dugun! 

Emakumeak eta artea DBH 4 - Ikus-hezkuntza eta Plastika

2021_06_02

Ezinezkoa da Historiaurreko manifestazio artistikoak zeinek egin zituen jakitea, baina  aro guztietan, inbisibilizatuta izan badira ere, emakume artistak, egon, egon dira. Ikus Hezkuntza eta Plastika arloan, horietako batzuk identifikatu eta ezagutu ditugu. Isilaraziak eta ezkutatuak izan diren irudi horiek dagokien lekuan jartzen lagungu nahi izan dugu. 


Gaur egun, gehien ezagutzen den emakume margolaria, zalantzarik gabe, Frida Kahlo da. Emakume hori eta  bere irudia modu masiboan erabiltzen ari da modaren munduan. Produktu bilakatu den sortzailea da, beraz. Hale ere, ez zen hori izan artistaren helburua eta ez da emakume artista bakarra.


DBHko 4. mailako Ikus-hezkuntza eta Plastika arloko ikasleak gaian murgildu dira eta artista horien zenbait lan kopuatu edota interpretatu dituzte. 


Sarreran antolatutako erakusketaren zenbait argazki zuekin partekatu nahi ditugu.

ARGAZKIAK IKUSI

Maiatzak 17, "LGTBI fobiaren kontrako Nazioarteko Eguna"

2021_05_31

DBH 4. mailako BERDINTASUN BATZORDEKO  ikasleek  hainbat ekintza antolatu eta aurrera eraman dituzte DBHko maila guztietan: beraiek sortutako bideoan eta aurkezpenean oinarrituz, "paperen jolasa", "pausu bat aurrera", "Hiru marran" jokoa, debateak...

Maiatzak 17 LGTBIQfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna. "Bagara, Bagaude"

2021_05_13

Homofobiaren, lesbofobiaren eta transfobiaren aurka borroka egitea askatasuna, duintasuna eta giza eskubideak defendatzea da. Aniztasunak aberasten gaitu; horrenbestez, LGTBI kolektiboko kideek jasaten duten bazterkeriaren eta indarkeriaren aurka egitea gizartearen garapena bultzatzea da; alegia, inklusioaren alde eta bazterkeriaren aurka egitea, eta errespetu zein berdintasun handiagoko gizarte bidezkoa lortzeko bidean urratsak ematea.

 

Eusko Jaurlaritzak legegintzaldiaren hasiera hartu zuen sexueta generoaniztasuneko politikak garatzeko konpromisoa. Horretarako, BERDINDU sortu zuen, LGTBI kolektiboari eta kolektiboko kideen hurbilekoei arreta emateko zerbitzua, EAEko gizartean, kideen sexuorientazioa eta generonortasuna edozein direla ere, berdintasuna indartzea eta berdintasun eza ahultzea duena xede nagusi.

 

Eusko Jaurlaritzak pertsona guztien eskubideen defentsan irmo jarraituko du, politika publikoetan babesneurriak eta bazterkeriaren aurkakoak ezarriz. Gizarteaniztasunean datza gure sendotasuna; babestu eta indartu beharreko balioa dugu.

 

Gehiago jakiteko BERDINDU ezagutu.

 

 

DBH-KO BARATZEKO BARAZKIAK, ELKARTASUN KEINU

2021_05_10

Esker oneko hitz eta begiradak eskaintzen dizkigu Puente Altoko harrera-etxeko Victorrek gure ikasleek landutako barazkiz betetako kutxak jasotzen dituen bakoitzean. Hau da hain justu, dibertsifikazio mintegiak zuzendutako eskola-baratzearen helburuetako bat, elikagaiak sortu behar handiena dutenei eskaintzeko eta bidez batez, beraien errealitate gordina ezagutzeko.
Egia esan, DBHko ortua ikusgarri dago. Iaz prestaketa lanak egin eta gero, aurtengo ikasturte honetan hasi dira ikasleak bertan lanean jo eta su, 3F eta 4F-koak nagusiki.
Lehenengo barazkiak irailean eta urrian landatu genituen eta otsailetik ari gara egindako lan horren fruituak jasotzen: azalore, brokoli, eskarola, porru, borraja, espinaka, zarba, aza, perrexil…. Bete-betea eta ederra dago baratza eta laster jasoko ditugun ilar, baba eta tipuliñak ere badoaz indarra hartzen. 
Harri eta zur utzi gintuen Victorrek Puente Altoko proiektuaren berri emandakoan eta bertan jan eta lo egiten dutenen egoera sozial eta pertsonal larriak ezagutu genituenean. Bertatik bertara ditugun errealitateak dira baina erabat ezkutatuak daude eta argitara atera behar dira, gure errealitate hurbilenaren parte ere badira eta.

Olerkien Maratoia, Patxi agertokian

2021_05_03

¿Qué es poesía?, dices, mientras clavas
en mi pupila tu pupila azul,
¡Qué es poesía! ¿Y tú me lo preguntas?
Poesía... eres tú.

Rima XXI de Bécquer.

 

Azoka Gasteizko Europako Jauregian

2021_05_03

Arabako Lanbide Heziketaren IV. Azoka 2021eko maiatzean egingo da, ikastetxeetako standekin. COVID19 delakoaren ondoriozko salbuespenezko inguruabarrak kontuan hartuta, aldez aurreko hitzordua sistema bat ezarri da, orduko gehieneko bisitariekin osasun arloko gomendioak betetzeko.


Informazio gehiagorako http://avanza.eus

Martxoak 8 - M8

2021_03_15

DBHko 4. mailako ikasleek osatutako Berdintasun Batzordeak feminismoarekin eta mikromatxismoarekin lotutako gaiak jorratu ditu DBHko 3. eta 4. mailetan.

RADIO VITORIA GAUR ACTUALIDAD

2021_03_04

Ikasbideko ikasleek historia ezagutzea eskatu dute, berriro gerta ez dadin

Josu Santamarina Memoria Gara-ren historialaria eta ikasle ohia Ikasbidea Ikastolan izan da 15 eta 16 urte bitarteko bigarren hezkuntzako ikasleei Zaramagan duela 45 urte gertatutakoa azaltzeko.
Ikasbideko bigarren hezkuntzako laugarren mailako neska-mutilak gehien harritu dituena bost hilketengatik inork ordaindu ez izana izan da. Horregatik, ondorioztatzen dute beharrezkoa dela historia ezagutzea, berriro gerta ez dadin.

Saio osoa entzuteko egin KLIK

JANARI BILKETA

2021_03_03

Ikasbideako Ikasle Autodefentsa Saretik (IKAS) eskerrak eman nahi dizkizuegu Elkartasun Biltegiarentzat burutu genuen janari bilketan zuen ekarpena egin zenuten ikasle, irakasle zein familia kideei. Izugarria izan da lortutako janari kopurua.

Mila esker!