Kudeaketa akademikoa internetez

                  SARTU

ELKAR DENDA

 

 

 

Material didaktikoei eta curriculuma

garatzeko baliabidei

LAGUNTZEKO PROGRAMA

 

 

Eskolarteko bertso txapelketa

2023_06_01

Ikastolan bertsolaritza saio batean taldeka bertso bat egin behar genuela esan ziguten. Aitorrek gure bertsolaritzako irakasleak gure bertsoa aukeratu zuen Vitoria-Gasteizko bertsolaritza topaketara joateko.
Orduan Salburuako Gizarte Etxera joan ginen eta han bertsoa abestu genuen. Orain finalera joateko erantzuna itxaroten ari gara. 
               

GURE BERTSOAK:

Txirrista bat nahi dugu
patiora joateko
diskoteka aretoan 
asko dantzatzeko

Jantokira joateko 
jaitsi tirolinan 
eta bufet librea 
izan jantokian

Maskota bat nahi dugu
klase bakoitzean
haiekin jolasteko 
pistina batean

Ostiralero filma 
eta palomitak 
denbora pasatzen da 
entzuneez tik-tak

Giza gakoa aniztasunezko elkarbanatzean datza

31_05_2023

Maiatzean, bizitzaz eta urez beteta, beste ikastetxe batzuekin (Ekialdea, Mendebaldea, Murgia institutuekin zein Ikasbidea   ikastolarekin) DBHko 2. ikasmailako Erlijioko ikasleak elkartu ginen, egun bat goraipatzeko. TOKI ALAI zentroko basozainekin hasi ginen gure giza habitata ezagutzeko topagune bilakatuta argazki, animalia, lanbide, mitologia, bideo edo gymkanetan. Jarraian, SAIBIren gurutzera igo ginen, gerra zibila dela eta. Eguna argitu eta bazkaria barruraino sartu zen. Jaistea poz-iturri izan zen, eta gauza guztiekin egin dezakegula frogatu genuen.
Santutegira joan ginen, etxeko harriari bueltak ematera. FELIX, munduko ibiltaria gure zain zegoen eta Urkiolako San Antonioen santutegi honen indarra eta xumetasuna erakutsi zizkigun.Eta, etengabe, Elena eta Fran iritsi ziren Euskal Elizbarrutiko Misioen mezu solidarioa aurkezteko. Haren erakusketa historikoa eta Afrikaren nazioarteko eguna ezagutu genituen. Balazta bota eginzen eta denbora egon zen kulunketan eta inguruetan bazkaldu zein jolasteko ere.
Santa Apoloniako ur sakratua edandabusa hartu eta Lakuako meskitara joango ginen. ABIL, lagunak eta gazteak zain genituen ISLAM aurkezteko eta etxeko postreekin, teekin eta gainerako gozagarriekin bat egiteko asmoz. 
Ze abegitsuak diren eta zein lan solidario egiten duten anonimoki! Sukram

"Elkarrekin joanda, igo eta jeitsiz, entzun eta hitzeginez haratago heltzeko prest izango gara"

Amets Arzallus

2023_05_30

Maiatzaren 12an oso bisita berezia izan genuen Ikasbideako aretoan: Amets Arzallus, bertsolari eta idazleak (besteak beste), hitzaldi bat eman zien DBH 3.mailako Proiektu Komunitarioko ikasleei, aurretik Miñan liburua irakurri eta landu zutenei. Jarduera hau Aita Mari eta SMH GKEaren proiektuekin lankidetzan aritzeko egiten ari diren jardueren barruan kokatzen da. Hona hemen topaketa horren argazki batzuk.

LGTBI Fobiaren aurkako nazioarteko eguna

2023_05_18

Maiatzaren 17an Ikasbidea Ikastolan aniztasuna aldarrikatu genuen berriro. Lehen hezkuntza osoko ikasleak, 470 pertsona inguru,  festa giroan dantzatzen eta abesten egon ginen koloretako bandera osatzen genuen bitartean.

ARGAZKIAK IKUSI

50. urteurreneko logo lehiaketa

2023_05_08

Ikasbidea Ikastolako 50. urteurrena dela eta Logo txapelketa bat antolatu zen. Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzako 3 mailetan egin zen. Zaila izan zen lan guztien artean batzuk aukeratzea eta maiatzaren 2an sari banaketa egin zen. Ana Arregi zuzendariak banatu zituen sariak. Maila bakoitzeko lan bat aukeratu zen eta Elkar txartela eman zitzaien opari gisa. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako logo irabazleekin murala egingo da Ikastolan.

 

ARGAZKIAK IKUSI

Prudentzio Deunaren Erretreta 2023

2022_05_05

Tuntunarekin

turuten doinua
gure zaindariaren eguna (berriz)

Arabatarrok
egun honetan,
elkartzen gara alaitasunez,
ospatutzeko Prudentzio jaia,
gure patroi handia.

TUNTUNA ETA
TRONPETA SOINUA
GURE PATROIAREN
ERRETRETA (berriz)

ARABAR DENEK
PRUDENTZIO DEUNA
GOZATZEN DUTE ANAITASUNEZ,
FESTARA DEITUZ
POZIK ETA PRESTU,
HERRIARI ATSEGINEZ.

 

Suena el tun, tun
y con él la trompeta,
Es la retreta
de nuestro patrón. (Bis)

​Los alaveses,
en este día,
con alegría
y con buena unión.
Celebran fiestas
a San Prudencio,
a San Prudencio
su patrón.

Euskera Ikasgelan

2023_05_04

 DBH 1en antolatutako Euskara Ikasgelan leihaketaren arabera, euskara gehien erabili genuen 19 lagun Hontza Extremera joan ginen apirilaren 27an, horixe izan baikenuen saritzat. Gustura jardun genuen bertan! Lehenengo arku tiraketan ibili ginen eta ostean, zuhaitzez zuhaitz. Zirkuitu bakoitza tirolina batean amaitzen zen. Motz egin zitzaigun eguna!

 

ARGAZKIAK IKUSI

Aste Kulturala

2023_05_03

Aste Santuaren aurreko egunetan ikastetxean Batxilergoko lehen mailako ikasleei zuzendutako kultur astea ospatu zen.
Ikasleek poesia tailerrak (Angela Mallenekin), tatuajeak (Jon Castillorekin), Muay Thai (Eider Bernaolarekin) eta sukaldaritza (Iñaki Telleriarekin) egin zituzten.

Hemen ekintzen argazki batzuk dauzkazue. 

KLIK EGIN

 

Gure batxilergoko ikasleak bertso-saioan

2023_04_25

Aurreko ostiralean, apirilak 21, batxilergoko ikasleek bertso-saio baten entzule izateko aukera izan zuten. Alaia, bizia eta umoretsua izan zen saioa.

Eskerrik asko, Peru Abarrategi, Sustrai Colina, Gari Arexolaleiba, Aroa Arrizubieta, Eukene de los Aires eta Uxue Diaz de Ceriori! Zuei esker asteari bukaera ederra eman genion!

Alebinek garaikurra ekarri dute Ikasbidera

2023_04_19

Igande honetan Jon Echevarrik, Jon Beltranek, Alex Vilchesek eta Unai Bercianok lehen postua lortu dute. Zorionak, mutilak!

Ikasbideako eskolaz kanpoko jardueren azken berriak ez galtzeko, bisitatu

https://ikasbideagasteiz.wordpress.com