Kudeaketa akademikoa internetez

                  SARTU

 

Familia agurgarriak, aurten ate irekien jardunaldia egitea erabaki dugu, talde txikitan egingo dugu eta senide bakarra etor daiteke jardunadira. Bi data hautatu dira; urtarrilaren 15a Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzarako eta urtarrilaren 22a, berriz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako. Bilerak Duranan 10:30ean izango dira, matrikulazioaren inguruko informazioa emango da eta galdera eta zalantza guztiak argituko dira. Halaber, Duranako eraikinak eta ikasgelak ere ikusteko aukera egongo da. JARDUNALDI HONETARAKO TXANDA HAR DEZAKEZUE FORMULARIO HONEN BIDEZ. Urtarrilaren 17an, arratsaldeko 17:00etan ikastolako bi urteko gelak ikusi ahal izango dira, ikasgelak C├índido Ruiz de Garibay ikastetxean daude, Zaramaga auzoan, Azazeta Mendatea kalean 6. Egun horretan eraikinaren bisita besterik ez da egingo eta ez da informaziorik emango.

 

IZENA EMATEKO INPRIMAKIA BETE

 

 

Kirol egokitua tailerra

2022_01_22

Zuzenak fundazioa Ikasbideara hurbildu zen Lehen Hezkuntzako Gorputz Hezkuntzan kirol egokituei buruzko tailer bat ematera. Gure ikasleek oso ondo pasatzeaz gain, pertsonak kirolean integratzearen alde hausnaketa sakona egin zuten.

 

 

Olentzero eta Mari Domingi

2021_12_23

Olentzero eta Mari Domingi Ikasbidean egon dira, baina egoera dela eta ez dute umerik topatu. Dena den mezu bat utzi digute ikastolako ikasle guztientzat. Ikasbidea Ikastolak gabon zoriontsuak opa dizkizue!

 

Gasteizko Santa Maria Katedrala eta Mikel Delikaren beirate tailerra

2021_12_22

Abenduaren 16an, Batxillergoko 2. mailako Artearen Historiako ikasleek Gasteizko Santa Maria katedral gotikoa eta Mikel Delika beirategilearen tailerra bisitatu ditugu. Katedrala zuzenean ezagutzeko aukera bikaina izan da. Eraikinaren nabeak, trantseptua eta deanbulategia bisitatu ditugu, eta triforiora ere igo gara. Amaieran, katedralaren portiko zoragarrian polikromia-ikuskizunaz gozatu dugu. Bisita bukatzean, Mikel Delika beirategilearen tailerrera abiatu gara. Mikel, bere ofizioaz mintzatu zaigu, beirateen zaharberritzeaz, erabiltzen diren teknika desberdinetaz eta gaiaren inguruko beste hainbat azalpen eman dizkigu.

Eskerrik asko, Mikel, zure tailerreko ateak Ikasbideako ikasleei zabaldu izanagatik! 

Eider Bernaola, Muay Thaiko Espainako txapelduna

2021_12_10

Pasa den ostiralean (abenduaren 3an) Eider Bernaola gasteiztarra etorri zen ikastetxera. Eiderrek Muay Thaiko Espainako txapelketa irabazi zuen 2019an, eta laster Europan zehar borrokatzen hasiko da. Ikasleek  elkarrizketa bat egin zioten, eta geroago Eiderrek hitzaldi bat burutu zuen hezkidetzari buruz, bere kirolean emakumeek daukaten egoeran zentratuta.

ARGAZKIAK IKUSI

 

Berdintasun batzordea

2021_12_09

BERDINTASUN BATZORDEKO IKASLEEK (DBH 3. mailako, DBH 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako ikasleek osatutakoa),  AZAROAREN 25a dela eta, arrakasta handia izan duten hainbat dinamika (Azaroak 25aren esanahia, puzleak, bideoak, musika,...) egin dituzte DBHko gela guztietan. 
ZORIONAK

Baheketa zabala

2021_11_26

Badakigu gaur familia askori deitzen ari zaizkiela PCR bat egiteko, inola jokatu behar duzuen nformazio gehigarririk eman gabe.

ESIarekin harremanetan gaude etengabe, behar duten informazioa helarazteko. Sortutako ziurgabetasun-egoeraren aurrean, eta guk ere informazio askorik ez dugunez, arduradunekin harremanetan jarri gara eta esan digutena jakinarazten dizuegu:

Une honetan ESIa bi esku-hartze mota egiten ari dira Ikasbidean:

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako hainbat ikaslerekin zuzeneko kontaktuak bilatzen ari dira. Baliteke ESIa zuekin harremanetan jartzea eta kontaktua izan zenetik 10 eguneko etxeko konfinamendua eskatzea. Une horretan emango dizkizuete probak (2) egiteko datak. Zure seme-alaba kontaktu estutzat har dezakete hainbat arrazoirengatik, hala nola ikasgelan taldea partekatzea, jantoki-taldea partekatzea, autobusean positiboaren ondoko eserlekuren batean eserita egotea, jolastokiko kontaktua izatea...
Positiboetako batzuek autobusa partekatu dutenez, bi positibo baino gehiago dituzten autobusetako 130 ikasleren baino gehiagoren baheketa zabala egiten ari dira. Horiei deitzen ari zaie, egunean zehar, PCR bat egiteko data emateko. Kasu horietan, baheketa bat denez, ez da ezinbestekoa proba egin aurretik ikaslea isolatzea, baina zuhurra eta gomendagarria da, eta, beraz, zuen esku geratzen da bihar ikastolara bidaltzea. Proba egin ondoren, arduradunek esan digutenaren arabera, ikasleak isolatuta geratu behar du, emaitzen zain. Proba gehienak bihar, ostirala, egingo direnez, astelehenerako emaitzak izango ditugu eta positiboak soilik geratuko dira isolatuak.
Badakigu prozesu hori guztia zalantza eta uztartze-arazo ugari sortzen ari dela. Zalantzarik gabe, Ikastolatik informatuta egoten eta mantentzen saiatzen gara, baina dakizuenez, osasun zerbitzuetan saturazio handia dago, eta gure osasuneko langileak ere ahalik eta hobekien kudeatzen saiatzen dira.

Pazientzia, zuhurtzia eta animo handia guztioi. Asko zaindu, eta zalantzarik izanez gero, mezu elektroniko hau erantzun dezakezue, eta laguntzen saiatuko gara, baina, esan dizuegun bezala, guk ere ez dugu informazio guztia.

Familia bilera asetze maila

2021_11_19

Familia agurgarriak, irailean eta urrian familiekin egin ziren bilera orokorrei buruz duzuen iritzia ezagutu nahiko genuke. Dagoeneko denbora igaro da, eta jakin nahiko genuke ea landu zen informazioa erabilgarria izan den, baita beste alderdi batzuei buruz duzuen iritzia ere, eta horrelako bilerak hobetzen saiatuko gara. Inprimaki hau betetzeko 2 minutu baino gehiago ez duzu beharko. Ikastolan seme edo alaba bat baino gehiago izanez gero, hainbat aldiz erantzun dezakezue  egoki baderitzozue. Aldez aurretik zuen kolaborazioa eskertzen dugu.

INPRIMAKIA BETE

Ernesto Olano

2021_10_29

Pasa den asteazkenean (urriak 27an) bisita oso berezi bat izan genuen ikastetxean: Ernesto Olano, Gasteizko idazle bat. Sologanan burutu genuen ekitaldi hori DBH2ko ikasleekin.
Enekok eleberri bat argitaratu du Gasteizen girotuta: Llueve en las farolas.
Liburu hau aurkezteaz gain, jarduera batzuk egin ditu ikasleekin.


Hemen badaude ekintzako argazkiak.

Guraso bilerak 2021-2022

2021_09_17

Hurrengo asteetan ikasturte hasierako guraso bilerak egingo dira. Aurten presentzialak izango dira eta familia-kide bakarra etor daiteke. Hemen ikus ditzakezue datak. Lekuak eta ordutegiak posta elektronikoren bidez bidaliko dira.  Zehaztugabe agertzen direnak ondorengo egunetan zehaztuko dira. Zuen zain gaude.
 

HH2: Irailaren 28an
HH3: Irailaren 30ean 
HH4: Irailaren 23an
HH5: Irailaren 20an 

LH1: Urriaren 5ean
LH2: Urriaren 7an
LH3: Irailaren 29an
LH4: Irailaren 27an
LH5: Urriaren 4an
LH6: Urriaren 6an

DBH 1: Urriaren 5a
DBH 2: Urriaren 5a
DBH 3: Urriaren 7a
DBH 4: Urriaren 7a

BATX 1: Urriaren 5a
BATX 2: Urriaren 7a

Ikasturte Hasiera

2021_09_06

Familia agurgarria:


Bidalitako egutegian ikusi ahal izan zenuten bezala, 2021-2022 ikasturteari datorren irailaren 8an emango zaio hasiera
Egun horretan HH 4. eta 5. mailak eta Lehen Hezkuntza  goizeko 09:00etatik 11:00etara izango dute aurkezpena. 
Gogoratu HH2 eta HH3koek egokitzapena dela eta, egutegi berezia duzuela. 
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko ikasleek goizeko 11:30etik 12:30era  izango dute aurzkezpena.

Hurrengo klase egunean, irailaren 9an, ordutegi arruntarekin hasiko dira.
Zuen seme/alabek jakiteko zein autobus zerbitzu erabili behar duten uztailean idazkaritzatik bidalitako mezuan jakinarzi zitzaizuen.
Aurkezpen egunean: Autobusak ikastolara etortzeko ibilbideak DBH eta Batxilergokoentzat 10:45ean/ 11:00etan hasiko dira 1go geltokian. Hala ere, baliteke kasuren batean 10 edo 15 minutu itxaron behar izatea.
HH eta LHn berriz, aurrez bidalitako gutunetan agertzen zen irteera ordutegia, itzuleraren ibilbidea 11:00etan hasiko da.
Ezin da autobusen aldaketarik egin.
Musukoa jarrita izan behar dute bai autobusean eta baita ikastetxean ere.

Gogorarazten dizuegu DBHko ikasleak ezin direla,  inondik inora, ikastolako esparrutik atera ez bada irakasle baten baimenarekin edo laguntzarekin. Mesedez, ikasturtea hasi baino lehen, gaia landu etxean arazoak ekiditeko.
www.ikasbidea.net web orrialdean testuliburuen zerrenda eta eskola egutegia eskura ditzakezue.
Dakizuenez, hurrengo asteazkenean, irailaren 8an, ikasturtearen hasiera izango da. Horregatik, garrantzitsua iruditzen zaigu ondorengo informazio hau zuekin elkarbanatzea:

1.- Sarrera orduak berdinak izango dira eta ez dira malguak izango, hau da, ikasle guztiak goizeko 9:00etarako eskolan egon beharko dute. Ordutegi malgua izango dute, egokitzapena egiten dauden ikasleak, bakarrik.
2.- HHko ikasleak, eskolako goiko atetik (hilerria dagoen sarreratik) sartuko dira eta LMHko ikasleak, behean dagoen atetik sartuko dira, orain arte egin duten bezala. 
3.- HHn eta LMHn seme/alabak dituzuen gurasoek, goiko sarrera erabili beharko duzue. 
4.- Goiko sarrera erabili behar duzuen gurasoei adierazi nahi dizuegu kotxearekin maniobrak egiteko toki gutxi dagoela gune horretan. Guztiok ezingo duzue ate ondoan kotxea aparkatu eta kotxeekin kontuz ibiltzea eskatu nahi dizuegu. Gogoratu, kontenedore aurrekaldean ezin dela aparkatu. 
5.- HHn seme/alabak dituzten gurasoak bakarrik sartu daitezke eskolara. LMHn seme/alabak dituzten gurasoak, ezin dira eskolara sartu.
6.- Lehenengo egunetan, sarrera bakoitzean ikastolako arduradun bat egongo da laguntza emateko.

 GOGORARAZPENAK:

Ordutik kanpo EZIN DA SARTU.
Covid19 protokoloaren arabera, ez diegu ikasleei tenperaturarik eskolan hartuko, beraz, ETXEAN hartu behar zaie tenperatura ikasleei.
Ikasleek ekarri behar duten musukoa, higienikoa izan behar da gutxienez eta homologatua. Ikasleek, aldatzeko musukoa ekarri beharko dute.
Irailaren 10ean bekak eskatzeko paperak banatuko zaizkie, orain arte bekadunak izan diren ikasleei. Paperak sinatzea eta zuen seme edo alabak tutoreari bueltatzea eskatzen dizuegu. Beka berriak eskatzeko asmoa izango bazenute, online egin beharko zenukete.

Koronabirus berriari buruzko egungo informazioaNola jokatzen dut?

 

Positibo eman dut farmaziako test autodiagnostikoan. Jakinarazi ZURE POSITIBOA Osakidetzan PCR bidez baieztatzeko, Web formularioaren bidez.

Kontaktu estua bazara, Osakidetza zurekin harremanetan jartzen den bitartean, formulario hau.

Ez ahaztu Ikastolari jakinaraztea tutorearen bidez edo hurrengo helbidearen bidez: covidarduraduna@ikasbidea.net

 

Informazio gehiago HEMEN

 

ELKAR DENDA