Material didaktikoei eta curriculuma

garatzeko baliabidei

LAGUNTZEKO PROGRAMA


 

 Kudeaketa akademikoa internetez

                  SARTU

ELKAR DENDA

 

 

Guraso Bilerak 2022-2023

2022_09_16

Hurrengo asteetan ikasturte hasierako guraso bilerak egingo dira. Presentzialak izango dira. Hemen ikus ditzakezue datak. Lekuak eta ordutegiak posta elektronikoren bidez bidaliko dira.  Aparkatzeko arazorik ez izateko, autobusen aparkalekua zabalik izango duzue. Zuen zain gaude.
 

HH2: Urriaren 10a
HH3: Urriaren 4a
HH4: Irailaren 22a
HH5: Irailaren 22a

LH1: Irailaren 28a
LH2: Irailaren 29a
LH3: Irailaren 26a
LH4: Urriaren 3a
LH5: Urriaren 11a
LH6: Irailaren 21a

DBH 1: Irailaren 27a
DBH 2: Irailaren 27a
DBH 3: Irailaren 28a
DBH 4: Irailaren 28a

BATX 1: Urriaren 6a
BATX 2: Urriaren 6a

POP ART

2022_06_30

"DBH2ko ikasleak, Plastika eta ikus entzunezko ikasgaian, ikasturtearen azken asteetan, POP ART-ean oinarritutako proiektuan lanean aritu dira.Kolorearen lanketa egin dute aurretik eta sormena landuz, irudi bitxi hauek egin dituzte.

 

Azken agurra LH eta Batxi

2022_06_22

Urtero bezala, Lehen hezkuntzako 6. mailako ikasleei agurra egin diegu, bertsoak, kontzertua eta nola ez... "Azken agurra" abestu eta jo dugu. Batxilergoko ikasleek ere momentu hau errepikatu nahi izan zuten bere azken eguna.

Beñat Etxepare sariak

2022_06_20

Ostegun honetan Gasteizko Teatro Paraisok 'Beñat Etxepare sariak' banatu ditu.

Edizio honetan, 2021-2022 ikasturteari dagozkion sariak eman dira, eta 15.000 ikasle inguruk hartu dute parte.

Ekitaldian, VALERIA SAN VICENTE PISONEROk, Ikasbidea Ikastolako ikaslea, saria jaso du. 

Zorionak Valeria!!

Patioaren eraldaketa

2022_06_15

2020an Ikasbideako patioa eraldatzeko batzordea sortu zen familia eta irakasle batzuen artean Ikasbideako ikaleek merezi duten patio inklusiboa sortzeko helburuarekin. Bi urteko elkarlanari esker ondorengo bideoak jasotzen dituen eraldaketak burutu dira! Mila mila esker prozesuan parte hartu duzuen familiei!

 

 

IKA, IKA, IKA, HEMEN DATOR KORRIKA!

2022_06_10

Apirilaren 6an ikastolako Korrika ospatu genuen. Hasiera batean, apirilaren 1ean egitea aurreikusten bagenuen ere, eguraldi oso txarra zegoenez, atzeratu egin genuen. Merezi izan zuen, ordea. Jarraian duzuen bideoa da pasa genuen egun ederraren lekuko. Goza ezazue!

 

 

Ikasbideako Festa

2022_06_07

Xakeko txapelketa - Art Attackeko Tailerra - Yoga tailerra familian - Multikiroleko ginkana - Karaoke - Dardoak - Aurpegia, azakalak eta ileapaindegi tailerra - Txirrundalitza probak - Herri probak - ERAKUSKETAK - Multidantza eta Antzerkia - PUZGARRIAK - TOZNA - ZOZKETA

Xake 10:00-12:00
Art Attack 10:00-12:00
Yoga 10:00-12:00
Multikiroletako Gynkana 10:00-12:00
Antzerkia 10:30-11:00
Dantza 11:30-12:00

Jakiunde

2022_06_02

Aurten, aurrekoek bezala, Bigarren Hezkuntzako 4. mailako 4 ikaslek Jakinmina programan parte hartzeko diplomak jaso dituzte Arabako Diputatu Nagusiaren, Ramiro Gonzalez Vicenteren eta Juan Ignacio Perez Iglesiasen eskutik. Ekitaldia Arabako Foru Aldundian egin zen.

JAKIUNDE Zientzia, Arte eta Letren Akademiak antolatzen du programa hau. Hari esker, ikasleek Unibertsitatean emandako hainbat hitzalditan parte hartu dute. 

 

ARGAZKIAK IKUSI

“Itzal antzerkia”

2022_05_20

Pasa den ostiralean, DBH3.mailako Arte tailerreko ikasleek, itzalezko ipuinen emanaldia eskaini zuten.

Bost ipuin klasikoetan oinarrituta eta Eñaut Gorbearen zuzendaritzapean (Zurrunka antzerki taldea), ikasleek bi hilabete eman dituzte titereak sortzen, gidoia prestatzen eta ohial txuriaren atzean, emanaldia prestatzen LH 1 eta 2. mailako ikasleei zuzenenko ikuskizuna eskaintzeko.

Esperientziarekin oso pozik geratu gara. Eskerrik asko proiektu hau posible egin duzuen guztioi, bereziki, Arte tailerreko ikasleei!

Itzalak argia behar du, eta argiak itzala. Agian munduko antzerki mota zaharrena dugu “Itzal antzerkia”. Itzal titere antzerkia haurren sormena eta irudimena lantzeko ezin aproposagoa den aspaldiko teknika dugu (Zurrunka teatro)

LGTBIQ+

2022_05_18

LGTBIQ+ fobiaren aurkako egunerako DBH 4ko ikasleek egindako kartelak.
Horrez gain, berdintasun batzordeko ikasleek dinamika desberdinak egingo dituzte DBHko geletan.

Maiatzaren 17an lesbofobiaren, homofobiaren, transfobiaren eta bifobiaren (LGTBIfobia) aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da, hau da, LGTBI pertsonenganako gorroto, errepresio, aniztasun afektibo-sexual eta genero-aniztasunarekiko indarkeria adierazpen guztien aurka.