Euskara astea, dantza plaza

2023_12_04

Aurten ere ume, gazte nahiz helduk dantzan ospatu dugu Euskararen Nazioarteko Eguna. Eskerrik asko guztioi eta segi gure hizkuntza zaintzen !!!

ARGAZKI GEHIAGO IKUSI

Bego Ariznabarreta LH5-eko ikasleekin

2023_11_28

LH 5. mailako ikasleok historia lantzen ibili gara hiruileko honetan. Espainiako gerrate zibila eta frankismo graia hobeto ulertzeko aitite-amama askoren testigantzak eta anekdotak jaso eta geletara ekarri ditugu. Amama horien artean Bego Ariznabarreta topatu genuen. Begok bere aitaren eskuizkribu zaharrak etxean topatu eta ikerketa interesgarria burutu zuen honen inguruan. Bererakin harremanetan jarri eta gurekin partekatzeko eskatu genion. Milizianoak, errusiarrak, txinatarrak, brigadistak, marinelak… hamaika istorio interesgarri partekatu ditu gurekin eta asko difrutatu dugu esperientziaz.

Mila esker Bego!

50.urteurrenaren ekitaldi ofizialaren bideoa

20223_11_21

Ikasbideak 50 urte bete ditu. Duranako Ikastolak ikasle, irakasle eta guraso ohiak bildu ditu oroitzapenez beteriko ekitaldi hunkigarri batean. Ezin izan bazinen joan hemen duzu bideoa

50.urteurrena, ekitaldi ofizialren argazkiak

2023_11_16

Ikasbideak 50 urte bete ditu. Duranako Ikastolak ikasle, irakasle eta guraso ohiak bildu ditu oroitzapenez beteriko ekitaldi hunkigarri batean.

Noticias de Alava egunkarian irudiak ikusgai dituzue.

ARGAZKIAK IKUSI

eTwinning Kalitate Zigilua lortu dugu!

2023_11_14

Pasaden ikasturtean, DBH 2ko ikasleak Kosiceko (Eslovakia) Základná skola-ko ikasleekin batera aritu ziren lanean, eTwinning programa europarraren barruan, Culture or "cool tour"? proiektuan. Orain, DBH 3ko ikasle gisa, Maitane Ajler, Aiora Areitioaurtena, Ibai Casas, Ainhoa Cerro, Ion Monje, Malen Olalde, Iratxe Puente eta Gaizka Quintanak, Arantzazu Villarejo ingeles irakaslearekin batera, eTwinning-en Kalitate Zigilua jaso dute proiektu horrengatik. Ikasleek lan bikaina egin zuten ingelesez eta oso harro gaude. Aipamen honek eTwinning proiektuetan lanean jarraitzera animatzen gaitu. Zorionak egindako lan bikainagatik!

 

 

Laguntza eske 900 840 111